
Beste asteburu batean bete-betean murgilduko gara berehala, eta gure taldeek udako konpromisoen azken txanpari ekingo diote, liga hasiera bertan dugu eta. Iraileko lehen asteburua da eta lehen taldeak lehen partida ofiziala jokatuko du larunbatean bertan. Hala ere, hurrengo lerroetan gure egiturako taldeek dituzten lagunartekoei bide emango diegu.
Goitik behera hasiko gara, Gazte Mailako Liga Nazionaleko taldeak bere azken proba jokatuko baitu Iparraldean. Baionako hiri ederrera bidaiatuko du Croises de Bayonneren aurka jokatzeko, Aurrera Vitoriaren aurkako ligako debutari begira azken frogak egiteko helburuarekin. Gazpio pozik dago denboraldiaurre honen bilakaerarekin eta garapenarekin, eta ilusio handiz ekingo dio prestaketaren azken faseari. Udako azken hitzordu honetarako prest dauden jokalari guztiak eramango ditu.
PARTIDA CROISÉS DE BAYONNE – ANTIGUOKO K.E.
DATA larunbata, irailaren 2a.
ORDUA 15:00 tan.
ZELAIA Croisés de Bayonne instalazioak.
Kadete Mailako Euskal Ligako taldea Infantil Txikiarekin batera joango da Lezamara larunbatean, lehen orduan, Athletic Cluben aurkako lagunartekoak jokatzera. Mendiluze eta Ansoalderenak Bizkaiko klub erreferentearen instalazio eder eta modernoak bisitatuko dituzte, lehenengo kasuan denboraldiaurrea ixteko asmoarekin, utzi dizkiguten sentsazio ezin hobeekin jarraitzeko asmotan eta bigarrenean partida jokoarekin lehen kontaktu bat izateko, entrenamendu-saioak hasi berri baitituzte.
PARTIDA ATHLETIC CLUB – ANTIGUOKO K.E. CV PARTIDA ATHETIC CLUB – ANTIGUOKO K.E. ITX
DATA larunbata, irailaren 2a. DATA larunbata, irailaren 2a.
ORDUA 10:00 tan. ORDUA 10.45 tan.
ZELAIA Lezamako instalazioak. ZELAIA Lezamako instalazioak.
Aipatu behar da Pablo Fernandezen Ohorezko Kadete Ligako taldea Bizkaiko lurretara joango dela, eta zehazkiago Arrigorriagara, CD. PADURA KADETE TXAPELKETA IX. edizioan parte hartzera. Bertan, informazio gehiago ematen dugu txapelketa horri buruzko beste albiste batean.
Beraz, benetako gozameneko eta futboleko asteburua dugu zain, denboraldi ofizialaren usainarekin eta karteldegi osoarekin.

