
Pablo Fernandezen Kadete Mailako Ohorezko Ligako taldeak txapelketa zoragarria du aurretik asteburu honetan bertan. IX. edizioa. C.D. PADURA KADETE TXAPELKETAk benetan ondo hartuko gaitu eta lerro hauetatik kirol ekitaldi berezi eta erakargarri honetarako gonbidapena eskertu nahi dugu. Ligaxka fase honetan CD Mirandesen aurka jokatuko dugu hasieran eta ondoren Bansander Klubaren aurka, fase hau Fikako Danok Bat Clubarekin amaitzeko. Ligaxka itzuli bakarrera 30 minutuko iraupeneko partidetan, multzoko lehen biak lehenengo finalerdietara sailkatzeko eta egun berean garatuko den final batera sailkatzeko helburuarekin lehiatuko dira talde guztiak.
1. MULTZOA | 2. MULTZOA |
CD PADURA | ANTIGUOKO K.E. |
LOGROÑÉS | CD MIRANDÉS |
FC ROMO | CLUB BANSANDER |
ATLETICO PERINÉS | DANOK BAT CLUB DE FIKA |
Ligaxkako lehen fase honetako ordutegiak honako hauek dira:
ANTIGUOKO K.E. – CD MIRANDES 10:45
BANSANDER KLUBA – ANTIGUOKO K.E. 12:15
DANOK BAT CLUB – ANTIGUOKO K.E. 17:00
Goza ezazue txapelketa handi hau, ekipo.

