Asteburu bizia gure emakumezkoen taldeentzat, denboraldiko lehen fasearen azken urratsak markatzen dituzten hainbat partida garrantzitsurekin.

 

Intxaurdi – Gorengo Erregionala

Gurruren taldeak garaipen berri batekin itxi nahi du hasierako fase honetako lehen itzulia. Aurrean garaipena oraindik ezagutzen ez duen Intxaurdi egongo da — bi berdinketa eta lau porrot lortu ditu —, eta motibazio gehigarriarekin zelairatuko da hirukoa lortzen saiatzeko. Gureek, berriz, lidergoari eutsi eta fasearen lehen erdia horrela ixtea izango dute helburu.

Partida larunbatean 15:30etan Cesar Benito futbol zelaian.

 

Hernani – Ohorezko Kadetea

Lehen faseko azken-aurreko partida Andoniren taldearentzat, Zubipe bisitatuko baitu Hernaniren aurka. Hiru porroteko bolada zail baten ondoren, gureek sentsazioak eta konfiantza berreskuratu nahi dituzte puntu moduan. Hernani 13 punturekin iritsi da, Antiguoko baino lau puntu gehiagorekin, eta, beraz, aukera ona dute geureek aldea murrizteko.

Partida larunbatean 12:15ean Zubipe futbol zelaian.

 

Kadete Lehena – Intxaurdi

Cotiren taldeak bigarren sailkatua, Intxaurdi, hartuko du Berion, hainbat jardunaldiren ostean garaipenarekin bat egiteko helburuarekin. Gureek gogotsu eta ilusioz ekingo diote dueluari, sasoi bikainean dagoen aurkari baten aurka. Erronka polita aurretik, hazten jarraitzeko.

Partidua larunbatean 10:20ean Berioko instalazioetan.

 

Infantil F11 – Martutene

Ikeragarrizko partida. Manex eta Oihanerenak, hirugarren sailkatuak, Martutenen aurka neurtuko dira (bigarrene sailkatuta). Hernanin berdindu ondoren, taldea garaipen gosez dago, baina aurrean 5 garaipen eta berdinketa 1 dituen talde lehiakor bat egongo da. Test handi bat taldearen maila neurtzen jarraitzeko.

Partida larunbatean 15:00etan La Salleko futbol zelaian.

 

Mariño Real Union – Infantila F8

Partida Irunen txikienentzat, prestakuntza eta ikaskuntza fasean jarraitzen baitute. Mariño Real Union izango dute aurkari, esperientzia pilatzen eta talde bezala aurrera egiten jarraitzeko. Helburua argi dago: lanean jarraitzea eta futbolaz gozatzea.

Partida igandean 9: 30etan Ugalde – Ventas futbol zelaian.