Partidaz betetako asteburua gure egitura maskulinoarentzat datorrena. Euskal Kadeteen itzulerarekin, sei taldeak euren konpromisoetarako prestatzen ari dira.

 

Gazte Nazionala – Hernani

Zein parekatua dagoen Gazte Nazionalaren kategoria. Horren erakusgarri da gureak lidergotik eta jaitsieratik (4 puntu) distantzia berera daudela, eta, beraz, jardunaldi bakoitza funtsezkoa da posizioak igotzen jarraitzeko. Oraingo honetan Hernanik bisitatuko gaitu, urteak daramatzana maila onean eta dinamika onean dator denboraldi hasiera honetan 10 puntu lortu ondoren. Lehia bizia Berion.

Partida igandean 15:30etan Berioko instalazioetan.

 

Anaitasuna – Euskal Jubenila

Julenen taldea bigarren garaipena jarraian lortzen saiatuko da, San Juan zelaian. Anaitasunari dagokionez, irabazi dituen partida guztiak etxean izan dira (4 partidarik 3 garaipen) eta, beraz, aurkari arriskutsua da. Erronka handia da, baina taldeak konfiantzaz eta anbizioz ekingo dio.

Partida larunbatean 17:45ean San Juan futbol zelaian.

 

Tolosa – Euskal Kadetea

Tentsio handiko partida larunbat arratsaldean Usabalen, Tolosa eta Iraolaren taldearen  artean. Merezitako atseden jardunaldi baten ondoren, taldea indarberrituta eta dinamika onari eusteko gogoz dator: oraindik ez dute porrota ezagutzen. Leioaren aurka in extremis berdindu ondoren, helburua argia da: garaipen batekin puntu hura ona egitea.

Partida larunbatean 19:30ean Usabal futbol zelaian.

 

Arrupe Chaminade – Ohorezko Kadetea

Ohorezko Kadeteak Arrupe Chaminade lider berriaren aurka jokatuko du larunbat goizean. Gazpiorenek, joan den asteburuko porrotaren ostean, lidergoa galdu zuten, baina berreskuratzeko aukera izango dute joaneko neurketan gainditu zuten aurkariaren aurka. Partida handia goizean goiz.

Partida larunbatean 9: 00etan Felix Garin futbol zelaian.

 

Infantil Handi – Pasaia

Zazpigarren jardunaldia Beldaren taldearentzat, Pasaia hartuko baitu, Puion landutako berdinketaren ondoren garaipenaren bidera itzultzeko helburuarekin. Taldeak erritmo onean hazten jarraitzen du, egunez egun heldutasuna eta sendotasuna erakutsiz. Aurrera jarraitu behar da.

Partidua larunbatean 12:00etan Berioko instalazioetan.

 

Mundaiz – Infantil Txiki

Lehen fasea itxiko du Uritzen taldeak, eta Mundaiz bigarren sailkatuaren aurka jokatuko du horretarako. Gure taldeak 5 garaipen lortu ditu 5 partidatan, eta aurkariak 4 garaipen eta berdinketa 1 lortu ditu. Neurketak erabakiko du nor izango den lider lehen fase polit, bizi eta labur honetan. Amaiera ona emateko partida.

Partida igandean 11:00etan Martuteneko futbol zelaian.