
Partida aurretiko garrantzitsua eta berezia, asteburu honetan bertan hasiko baitira maila ofizialean denboraldiak emakumezkoen egiturako talde guztientzat. Pasa den asteburuan lehen hiru taldeek egutegia inauguratu zuten eta jardunaldi honetan estreinua infantil mailako bi taldeei dagokie. Martxan gaude jada.+
ESKUALDEKO OHOREZKO MAILA
Ilusioz beteriko debutaren ondoren, Endika Moralesen lehen taldea igande honetan bertan estreinatuko da etxean, Berion. Bigarren jardunaldi honetan bigarren garaipena jarraian lortu nahi dute denboraldi hasieratik sailkapenaren gorenean jartzeko. Horretarako, Ostadar S.K.T.ri irabazi beharko diogu, Lagun Onak C.D.ko azpeitiarren aurka Michelinen lortutako garaipena eskuratu eta gero, ziur hiru puntuak eskuratzeko helburuarekin etorriko direla sailkapenean buruan jarraitzeko. Partida interesgarria benetan.
Partida igandean 11: 40etan Berioko instalazioetan.
OHOREZKO KADETE MAILA
Gurruren jokalariek ligako bigarren jardunaldia jokatuko dute etxean estreinakoz Añorga K.K.E.ren aurka jokatu zutena eta gero. Geure jokalarientzako beste derbi bat, partida Berion jokatuko bada ere, bisitari moduan izango dena, Santo Tomas Lizeoa K.E.ko gure kideak aurrean izango ditugulako. Partida erakargarria da, jokatzea gustuko den horietakoa, eta bertan borrokatuko dugu lehen bi partidetan guztira lau puntu lortzeko helburua buruan dugularik. Lizeotarrek ezin izan zuten lehen partida irabazi eta, beraz, denboraldi honetan estreinatu nahi dute. Etxeko derbia Berion iganderako, beraz.
Partida igandean 10: 00etan Berioko instalazioetan.
LEHEN KADETEA MAILA
Cotiren taldeak ere euren lehen puntuak lortu nahi dituzte Rezolako estreinaldiaren ostean. Lehen partida izanen da geure zelaian eta aukera ezin hobea puntuen zorroa estreinatu ahal izateko asteburu honetako gure karteldegian protagonista izango den Ostadar S.K.T baten aurrean. Lasartearrak ere porrotetik datoz eta partida parekatua eta lehiatua aurreikusten da, baina gureak prest eta gogotsu daudela ziurra da. Aupa zuek.
Partida larunbatean 10: 40etan Berioko instalazioetan.
INFANTILA F-11
Egun garrantzitsua da Maialen eta Oihaneren taldearentzat, prestakuntza aste luzeak atzean utzi eta liga hasiera historiko eta esperotakoaren atarian baitaude gure taldearentzat maila eta modalitate berri batean. Infantila F-11 liga berria jarri da abian, gure lurraldeko jokalarien garapenerako eskari eta premia nabarmena zuelarik. Emakumezkoen futbola hazten ari da eta, horrela, kategoriak ahalik eta ondoen egokitu behar ditugu. Ilusioa, poza, konfiantza eta gogo bizia dira taldearen sentipena Asti – Txikiren estreinaldi handiaren bezperan, Zarauzko K.E taldearen aurka jokatuko dugun norgehiagokan. Aupa zuek, goza ezazue igandeaz.
Partida igandean 15: 30ean Zarauzko Asti-Txiki zelaian.
INFANTILA F-8
Jon eta Geraldek F-8 modalitatean parte hartuko duen taldearen estreinaldia espero da prestaketa-aldia amaitu ondoren. Etxeko moduan jokatuko dugu La Salleko geure zelaian eta inaugurazio jardunaldia Arrupe-Chaminade C.D.D.F-ren aurka izango da larunbat goizean. Goiz polit bat izatea espero dugu eta taldea ikasitakoarekin eta garatutakoarekin aurkeztuko da bere zaletu eta familien aurrean. Ongi etorri eta animo estreinaldirako, adi eta erne jarraituko dizuegu eta.
Partida larunbatean 09: 30ean La Salle-ko zelaian.

