Maialen eta Oihaneren infantilek Azagra udalerrian (Nafarroa) jokatu zuten herriaren izen bera zuen txapelketa. Esperientzia eta titulu bikaina lortu du futbol 11 modalitateak eskatzen dituen eskaera eta eskakizunen arabera nabarmen hobetzen ari den geure taldeak. Bide onetik goaz eta hau hasi besterik ez da egin.


Azagran lortutako txapelketa izan da denboraldiaurrea amaitzeko modurik onena, eta ez emaitzengatik, baizik eta, batez ere, jokalari guztiak egiten ari diren ikaskuntza-prozesuagatik. Agerikoa da hobekuntza kolektiboa pixkanaka gertatzen ari dela. Egia esateko, bost aste hauetan landutakoa Azagran ikusteko aukera izan genuen, eta hori da adierazlerik onena.


Urdinek 1-0eko emaitzarekin irabazi zion Lagunak CD taldeari eta garaipena lortu zuen berriro Burgos FCren aurkako 7-1eko emaitza erosoari esker. Gol dezente taldeko jokaldi on baten ondoren etorri ziren, prestaketa saioetan egindako lan onaren ondorioz.


Mulier FCNren aurkako finalaurreko kanporaketa, 1-0 arekin garaitu eta etxekoen aurkako partida gogor baten ondoren 2-0 gailendu eta garaikurra irabaztea lortu genuen.


Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu antolakuntzan eta CD Peña Azagresako kide guztiei jasotako arretagatik eta tratuagatik. Eskerrik asko, lagunak.


Zorionak ekipo.