
Uritz Ansoalde etxeko teknikaririk beteranoenetako bat da, eta urte askotako esperientzia eta ibilbidea du klubean. Denboraldi honetan Infantil Txiki taldearen buru izango da, hainbat berritasunekin taldean, eta gure jokalarien lehen urtea izango da futbol 11 modalitatean. Dena energia eta ilusioa da, eta hala sentitzen du Uritzek berak.
1.- Denboraldiaurrea amaitu da. Zer balantze egiten duzu, oro har, aste hauei buruz?
Denboraldiaurre bizia, gogorra eta erritmo handikoa izan da. Kontzeptu berri asko landu behar da, modalitatea aldatzeak zuzenketa eskatzen du, gelditzea, arreta posizioetan ezartzea… baina, oro har, pozik eta prest gaude.
2.- Nola dago taldea liga hasiera honi begira?
Egia esan, taldea ongi eta landuta dago. Ilusio handia dago, baina badakigu xehetasunak zaindu behar ditugula, zenbait egoera findu behar ditugula eta fisikoki oraindik iritsi nahi dugun lekura iristeko geratzen zaigula bidea. Denboraldia luzea da eta norabide onean jarraituko dugu lanean.
3.- Zer espero duzue inaugurazio-jardunaldi honetatik?
Talde guztien onena espero dut, baita nire jokalariena ere. Hutsetik abiatuko gara eta ziur denak gogotsu egongo direla modalitate berri honi aurre egiteko.
4.- Denboraldi honetan Infantil Txiki izan daitekeenaren aurreikuspena eta inpresioak.
Kategoria honek hiru fase ditu, eta lehenengo fasea laburrena da. Era guztietako partidak izango dira eta gero bigarren fasea beste kontu bat izanen da talde kopuru handiagoarekin eta egutegi luzeagoarekin. Azken fasean zortzi taldeen artean parte hartzea gustatuko litzaiguke, baina pausoz pauso joango gara. Ilusioa da hitza, eta ikastea da jokalari gaztea ahalik eta ondoen garatu ahal izateko prozesua, bai giza aldetik, bai kirolaren aldetik ere.

