Gizonezkoen atalean ere azken deialdia jaso dugu Euskadiko Futbol Federakuntzaren aldetik eta bertan bi jokalari urdin zerrendan ageri dira beste behin ere. Bi jokalari hauek geure alebin taldeko Irei Irazu eta Aimar Rodriguez dira eta datorren astelehenean, hilaren 17 an hain zuzen ere, lan saioa eginen dute.


Entrenamendua Berriz herri bizkaitarrean burutuko da, arratsaldeko 18:00tatik aurrera Berrizburu futbol zelaian.

Goza ezazue lan saioa mutilak.