
Plazer, bizikidetza, talde, lehiaketa eta emozio handiko egunak izan dira geure klubarentzat Asturiasen, Oviedo Cup 2023ren edizio bikain batean. Zehazki, Printzerriko hiriburuan egun paregabeak igaro ditugu, eta Ohorezko Kadeteen, Euskal Ligako Kadeteen eta gazteekin batera abenturan laguntzaile izan ziren klubeko kideen talde bikain batekin joan ziren geure jubenil taldeko jokalarien oroimenerako geratuko dira.
Maila handia erakutsi dute geure ordezkariek Asturiasko zelaietan, beste urtebetez bikain hartu gintuen lurraldean, eta lerro hauetatik izugarri eskertzen dugu erakutsitako abegikortasuna.
Aipamen berezia aurtengo edizioan B19 gazte mailan parte hartu zuen taldeko gure mutilei, oinarrizko futboleko nazioarteko txapelketa entzutetsuan txapeldun izatea lortu baitzuten. Multzoen lehen fasea bikaina izan zen, eta lehen postuan amaitu genuen 10 punturekin, Bartzelonako RCD Espanyolekin berdinduta, baina gol-alde handiagoarekin. Hurrengo egunetan, eta partiden taulan erakusten dizuegun bezala, kanporaketak gainditzen joan ginen, Coruñako RC Deportivoren aurka final handia jokatu arte. Partida oso ona izan zen eta bertan zeuden jokalarien, staffaren, zaleen eta familia urdinaren erretinan grabatuta geratuko da dudarik gabe partida hau.

Merezitako gorengo ospakizuna, balentria handi hori zuzenean bizi izan zuten lekukoen arabera. Zorionak guztioi lorpen handi honengatik eta baita noski egunerokoan lanean gogor aritzeagatik, etorkizunean ere gure klubarekin helburu handiak lortu ahal izateko bermea baitugu zuekin.
Kadete Mailako Euskal Ligako taldeari dagokionez, bertako hiriburuan Aste Santuko egun hauetan egindako lan ona azpimarratu behar dugu. Ikerren taldea ere lider geratu zen bere multzoen fasean eta txapelketako 1. faseko D multzoan geratu zen kokatuta. Emaitza bikaina lortu zuen Atletico Madrilen aurka (0-4) eta final-laurdenetan Racingek kanporatu gintuen. Lan ona, mutilak.

Azkenik, Kadete Mailako Ohorezko Ligako taldearen ibilbidea errepasatu behar dugu. Punta-puntako taldeekin (Club Atlético de Madrid eta UD Ibiza) ere liderrak izan ziren multzo oso zail batean, eta CD Parquesoleko Pucelako taldea final-zortzirenetan mendean hartu ondoren, Real Zaragoza SADen aurka galdu genuen penaltietan. Txapelketa ona kadete mailako lehen urteko geure mutilentzat ere, bejondaizuela.

Espedizio osoa Gipuzkoako lurretan dago atseden hartzen eta kasuren batean dagokion liga jardunaldia prestatzen, baina, jakina, bertatik motxila handi bat ekarri dute oroitzapen onez, adiskidetasunez, laguntasunez eta, azken batean, KLUBEZ betea.

