Arenas de Getxo Club – A Jubenila (2-0)

27. jardunaldia Mendiaren taldearentzat, seigarren postu hori finkatzen saiatzeko aukera genuelarik. Taldea markagailuan azpitik jarri zen gol goiztiar baten ondoren. Bigarren golak, atsedenaldia baino lehen izan zena, bi goleko aldea utzi zuen markagailuan. Bigarren zatian talde urdinak ezin izan zuen aldea murriztu. Hurrengo erronka, Athletic Cluben aurka, Berion.


B Jubenila – SD Beasain (0-3)

Oviedo Cupen maila bikaina eman ondoren, taldeak ezin izan du jardunaldi honetan sailkapenean nahiko gertu den SD Beasainen aurka irabazi. Emaitza handiegia izan zela esan dezakegu ikusi genuen partidarako. Hurrengo erronka, sailkapenean goiko aldean dagoen beste talde baten aurrean, Durangoko Kulturalaren aurka, haien etxean bertan.


Indautxu SD – C Jubenila (3-1)

Taldea markagailuan aurreratu egin zen partidaren lehen uneetan, Iparralde den bezalako zelai konplexu batean. Etxeko taldeak ordea ez zuen atzera egin, puntuen garrantziaren jakitun eta gora etorri zen. Horren erakusle da partida iraultzea lortu zutela, 3 golekin, puntu oso baliotsuekin beheko postuetatik aldentzeko. Hurrengo jardunaldia Beti Gazte lesakarrak diren azken sailkatuaren aurka, Berion.


A Kadetea – Dep. Alaves (0-1)

Iker Larrañagak zuzentzen duen taldeak ezin izan zuen, 25. jardunaldian Dep. Alavesen aurka jokatutako neurketan punturik batu. Partida ona eta serioa egin arren, puntuak Gasteizerantz joan ziren, bigarren posturako lehian sartzea lortuz talde babazorroak. Geureak zazpigarren postuan mantentzen dira. Hurrengo partida Realaren aurka, Zubietan, ilusio handiz hartuko duguna