Arratsalde atsegina Berioko instalazioetan atzo, igandea, Gazte Mailako Ohorezko Mailako Liga txapelketako hamalaugarren jardunaldiko bigarren multzoan jokatu beharreko partidan. Antiguoko Kirol Elkarteak eta Club Atlético Osasunak elkar egiten zuten topo, edo, bestela esanda, bigarren sailkatua Osasunako liderraren aurka. Neurketak ez zuen huts egin eta garaiera handiko lehia batean berdinketa sinatu zuten.


Partida oso zaila izan zen Iñigo Mendiak zuzentzen zuen taldeak izan zuena, jakin baitzekien horrelako partida batean zerbait positiboa atera ahal izateko jokalari onez betetako talde gorritxoari aurre egiteak zituen egoera eta zailtasun ezberdinak asko eta zuzen kudeatu behar zirela.


Hasiera nahiko kontrolatua eta egokitua geure taldearen aldetik, gure lerroak elkar juntatuaz baloiaren irteeran irizpide onarekin zirkulatzen zuen Club Atlético Osasuna baten jokoa zailtzen zuena, lerro artean aurrera egin eta posizio nagusitasuna sortu nahian. Elkarren arteko partida zuzena eta gogorra, non bi taldeetako batek ere ez zuen aukerarik izan partidaren lehen tarte horretan. Denborak aurrera egin ahala, baloi arriskutsu bat igaro zen Ibrak defendatutako ate aurretik, eta beste  aukera bat etxeko taldearentzat  Aritzen jaurtiketa batekin. 0 – 0 eta atsedena Berioko instalazioetan.


Merezitako atsedena izan zen gure taldearentzat, oso partido serioa egiten ari baitziren, eta ahalegin handia egin baitzuten minutu guztietan zehar. Etxekoen lehen aldaketak iritsi ziren, erritmo biziagoa sartzeko eta garaipenaren bila anbizio handia izateko helburuarekin. Bisitariak oso sendo agertu ziren eta oso gutxi eman zuen Osasunak denboraldi honetan ia golik jaso ez duen multzoko liderraren lana eginez. Bi taldeek ahaleginak egiten jarraitu zuten nekea bi zentzuetan nabaritzen zela, baina defentsa-erantzun guztiz inbidiagarriarekin bi taldeen aldetik egon zena. Berdinketa justua, hazteko balio duen horietakoa.


Berdinketa  altuerako duelu batean.