Osasunaren aurka Ohorezko Mailan jokatutako partidaz gain, beste bi partida ere utzi dizkigu asteburuak. Datorren astean talde guztiekin itzuliko gara.


Loyola Indautxu 3-1 Gazteen Euskal Liga

Porrota Bilbon igande arratsaldean jokatutako norgehiagokan. Ez ziren eroso aritu urdinak lehen zatian, eta etxekoak nagusi izan ziren arren, esan beharra dago atsedenaldira hutsean joan ginela aldageletara. Hala ere, 2.zati hasieran nagusitasun horrek 2 goleko aldea eta abantaila eman zion Loyola Indautxuri. Egiari zor, bulkada suposatu zuen desabantaila edo aurkako errenta horrek, taldeak horren ostean minutu bikainak jokatu baitzituen, harrotasun eta kemen handiz. Horri esker, markagailuan hurbiltzea lortu zuen Iñigo Clavelen taldeak, Danel Aramburuk sareratutako gol bati esker. Bazirudien partidaren norabidea ikusita berdinketa lortu genezakeela, baina lehenengo zonaldean galdutako baloi baten ondorioz etxeko taldeak partida erabakita utzi zuen, amaierako 3 eta 1ekoa ezarriz.


Portugalete 2-2 Kadeteen Euskal Liga

Oso partida gogorra Iker Mendiluzek zuzendutako taldearentzat, Portugaleteko Los Llanoseko kirol-instalazioetara egindako bisitan.Bizkaitar talde indartsu eta zuzenak lehiakortasun handiko lehia bat planteatu zuen, non gureak egokitu eta partida serioa egin zuten testuinguru zail batean.

Hala ere, etxekoek aurrea hartu zuten hegaleko sakean hasi eta etxeko markako ekintza batean golean amaitu zen jokaldi batean. Hala ere, eta beldurtu beharrean, urdinek markagailua irauli zuten Matteoren eta Anassen golen medio, puntuak eskuratzeko gogoa erakutsiz. Pena handia izan zen errentak ez zuela ia iraun, etxeko taldeak jarraian berdindu baitzuen atsedenaldia baino lehen.

Bigarren zatian urdinek irmotasunez handiz jarraitu zuten partida lehiatzen eta amorerik eman gabe bidea egiten. Ez zen golik izan, baina bai aukera argiak partida gure alde eraman ahal izateko. Azkenean, ezin izan zuen inork berdinketa hautsi, baina larunbateko jardunaldian talde antiguotar on bat ikusi ahal izan genuen. Lanean jarraitzera.