Emakumezkoen egitura osatzen duten talde ezberdinentzako karteldegi berri baten atarian gaude. Bertan, larunbatean jokatuko duten Kadete Lehen Mailako taldea kenduta, gainerakoek igandean jokatuko dute. Ohorezko Kadete Mailako jokalariek atseden hartuko dute denboraldiko lehen fasea nota onarekin amaitu ondoren. Konta ditzagun asteburu honen aurrekoak beraz.


ERREGIONALEN OHOREZKO MAILA

Estu doa aurtengo Erregionalen Ohorezko Maila egia esatearren, baina geure taldea maila benetan bikaina ematen ari dela argi eta garbi dago. Erreskadan bosgarren garaipenaren bila bidaiatuko dute Zumarragara Endika Morales-en jokalariek igandean jokatuko den neurketan. Aurreko asteko partidan zuzen egin ez genituenak lantzeko balio izan digute lan saioek eta ontzat emango dugu astean zehar egindako jarduera eta esfortzua. Beraz eta indar askorekin dago geure talde urdina sailkapenean seigarren postuan kokatzen den talde hori- urdina mendean hartzeko. Hauek Azpeitian galdu zuten euren azken partida eta garaipen gosez zelairatuko dira Argixao futbol zelaira. Erne beraz igande arratsean dugun partidari, animo zuei.

Partida igandean arratseko 16:00 tan Argixao futbol zelaian (Zumarraga).

 

LEHEN MAILA KADETEA

Aurreko asteko garaipen erosoa eta gero, lehen urteko kadeteek euren partida jokatuko dute etxean, hots, Berion. Dinamika eta bide ezinhobea darama taldeak eta horri eutsi behar diogu asteburu honetan ere, C.D Hernani talde berdearen aurka larunbata eguerdian jokatuko dugun norgehiagokan. Hernaniarrak laugarren postua dute sailkapen nagusian eta euren azken partidan ere garaipena lortu zuten, bi jarraian lortzeko desio ziurra ekarriko dituztelarik. Ordea, geure zenbakiak eta joko maila handia eta ona izaten ari da eta partida interesgarri bat eskaini nahi digute Coti-ren jokalariek. Ea hala den ba.

Partida larunbatean arratseko 13:50 tan Berioko instalazioetan.

 

INFANTILA F – 11

Txapelketa faseko hirugarren partida jokatuko dute Maialen eta Oihanek zuzentzen duten jokalariek igandean Asti Txiki futbol zelaian. Aurreko asteetan kontatu bezala, garaipenengatik kontatzen dituzte oraingoz jokatutako partida guztiak eta datu bikain honi jarraipena eman nahi diote geure neskek. Aurrean zarauztarrak izanen ditugu, jokatutako bi partidetan garaipena eta porrota ezagutu dutelarik. Ez da zelai erraza izaten Asti eta lehen fasean ere ongi ezagutu genuen honek dakarren zailtasuna handia dela. Beraz, taldeak hiru puntuak eskuratu eta arantza txiki hori kendu nahiko du garaipen batekin. Segi horretara, bada.

Partida igandean eguerdiko 12:45 tan Asti – Txiki futbol zelaian (Zarautz).

 

INFANTILA 1. MAILA

Fase berria estreinatuko du bada infantilen lehen mailako taldeak. Lehen fase zoragarri baten ostean bigarrena hastear da eta geure jokalariak eta oro har taldea, prest da dagoeneko erronka handi honetarako. Txapelketa fasea jokatzen hasiko gara asteburu honetan bertan eta lehen aurkaria Intxaurdi K.E izanen dugu. Emakumezkoen futbolean tradizio handia duen kluba dela jakin badakigu eta ondorioz talde benetan lehiakorra izanen dela ziurtasunez esan dezakegu. Beraz, ez da partida makala fase berri honi hasiera emateko nahiz eta argi dagoen, hemen ez dugula aurkari eroso eta errazik izango. Aupa ekipo, bejondaizuela eta zorte ona izan dezazuela.

Partida igandean eguerdiko 12:10 tan Cesar Benito futbol zelaian.