
5 egun zoragarriren ondoren, Antiguoko K.E. Errendimendu Campus arrakastatsua amaitu da Zuasti inguru natural zoragarrian. Adin guztietako haurrei naturaz inguratuta eta espazio zabal eta abegikorrean esperientzia paregabe bat eskaintzeko helburu nagusia ederki bete da, eta parte-hartzaileek jarduera ludiko eta formatibo ugariez gozatu ahal izan dute.
Lerro hauetatik eskerrak eman behar dizkiegu hori guztia posible egin duten begirale, langile eta familia guztiei. Campusa futbola baino askoz gehiago izan da; heziketa prozesu trinkoa izan da, prestakuntza eta kirola uztartu dituena denboran iraungo duten balioak irakasteko. Halaber, jakina, eskerrak eman nahi dizkiegu Zuastiko gure lankideei, urtero sintonian lanean jarraitzen dugulako eta zuen instalazioak bisitatzea plazer handia delako.
Azkenik, Antiguoko Kirol Elkarteak etapa hau itxi du, baina abenduan eta urtarrilean Berion eta La Sallen izango den Gabonetako campusa antolatzen hasi da.

