Gazteen Ohorezko Mailaren ligako debutaz gain, hainbat taldek denboraldiaurrearekin jarraitzen dute lehen jardunaldira ahalik eta ondoen iristeko. Asteburu honetan zain izango ditugun lagunartekoak errepasatuko ditugu.


Jubenil Nazionalak denboraldiaurreko azken testa izango du Tudelanoren aurka. Gazpioren taldea aste interesgarriak egiten ari da, eta orain arte landutako guztia praktikan jartzeko garaia da. Denboraldia gertu da, egiaren ordua da. Partida larunbatean izango da, 12:00etan, Berion.


Euskal Jubenilek Basconia izango dute aurkari bere azken proban. Gariren taldea ziklo hau partida on zein landu batekin ixten saiatuko da liga hasteko astebete falta den honetan. Partida Basaurin izango da, larunbatean, 11:30ean.


A kadeteak partida bikoitza jokatuko du prestaketaren azken asteburuan. Larunbatean arratsaldeko 16:00etan jokatuko du Matigoxotegin Kostkasen aurka, kasualitatez lehen jardunaldiko aurkaria. Igandean, berriz, Berion lehiatulo du Ariznabarraren aurka, 17:00etan.


Endika Moralesen Emakumezkoen Ohorezko Mailak larunbatean 15.00etan jokatuko du Berion Añorga K.K.E.ren aurka. Neskak orain arteko sentsazioei jarraipena ematen saiatuko dira.


Azkenik, Emakumezkoen Gorengo taldeak ere Berion jokatuko du, 19:30ean, Irauli Bosteko taldearen aurka. Celaren taldeak, horrela, denboraldiaurreko bigarren partida izango du minutuak pilatzen jarraitzeko.