Kopako partida handiaz gain, asteburu honetan 4 partida jokatu ditugu eta ez dugu porrotik izan, bi berdinketa eta beste horrenbeste garaipen sinatuz. Datorren astean itzuliko gara talde guztiekin.

 

OIARTZUN K.E. 2 – 2 GAZTEEN EUSKAL LIGA

Berdinketa azken hasperenean Iñigo Clavelen taldearentzat Karla Lekuona futbol zelaian. Taldeak ez zuen behar bezalako intentsitatearekin hasi lehia, eta horren ondorioz gol bat jaso zuen 1. minutuan,aldan gora jarri zelarik hasieratik partida. Horrez gain, etxekoak hobeak izan ziren, zaleek bultzadarekin eroso sentituz eta lehia orotan irabazle izanez.

Bigarren zatian ez zen aldaketa handirik izan, eta horregatik etxekoak izan ziren berriro kolpatu zutenak, eta bigarren gol horrekin bazirudien puntuak lortzeko aukerarik gabe geldituko zirela gureak. Hala ere, arima duen taldeak beti izango du bizia, eta horrela erakutsi zuten jokalariek, izaera eta espiritu borrokalariz hornitutako ariketa bikain batekin eta Manciren bi golen bitatez (83an eta 94an) balioa eman behar zaion berdinketa lortu baitzuten.

 

SANTUTXU F.C. 0 – 2 KADETEA A

Garaipen handia urteko lehen partidan kadete mailako lehenengo taldearentzat Mallonan, irteera beti zaila delarik, oraingoan ikusi zen moduan. Gureak nortasunez, ausardiaz eta erabakitasunez hasi ziren, etxekoen ateari eraso eginez eta  haien zelaia erasokor eta arriskuz zapalduz. Markel F. izan zen urdinak aurreratzeko arduraduna, eskuin hegaleko sekuentzia on baten ondoren, taldeko hainbat jokalariren parte-hartzearekin. Taldeak gogor jarraitu zuen eta errenta igotzeko aukera onak izan zituen, Santutxu F.C. taldearen olatuak ondo kontrolatzen zituen bitartean.

Bigarren zatian, Bizkaiko etxeko taldeak berehala partiduan sartzeak duen garrantziaz jakitun, erasora jo zuen etengabe. Hala ere, egia da Iker Mendiluzeren taldea sendo eta garaile agertu zela area barruan, eta, trantsizioan azkar irtenda, Anassen bitartez, 76. minutuan erabakita utzi zuen partida. Errege-erroskoa merezita irabazi zuen taldeak, batere erraza ez zen eszenatoki batean bikain lehiatuz taldearen gozamenerako. Zorionak mutilak.

KADETEA B 2-2 AÑORGA K.K.E.

Urteko lehen partida Añorgaren aurka Berion. Hasieratik bagenekien partida gogorra izango zela eta horrela izan zen.

Hasieratik teknikari urdinek espero zuten bezala izan zen, zementu-fabrikatzaileak hasierako 4231n banatutako bloke baxu batean zain, batez ere zelai erdia babestuz, eta horrek, zalantzarik gabe, zaildu egiten zuen gureen progresioa. Hala ere, hasiera ezin hobeak lehen gola eman zion Mikel Valcarcelen taldeari 5. minutuan, Jonen jokaldi on baten ondoren. Partida nagusitasun osoz zuzentzen jarraitzen zuen harik eta, 15. minutuan, aurkariaren trantsizio erasokorrean, Añorgak bere hegaleko jokalariaren karrera bikainarekin norgehiagoka berdindu zuen arte. Hortik aurrera, gureak lehia garrantzitsuak hasi ziren, eta horietako baten ondoren, bigarren gola lortu zuten añorgatarrek. 1-2 atsedenaldian.

Atsedenaldian xehetasun pare bat zuzendu ziren distantzi, lehia eta defentsa zaintzari dagokionez. Taldea energia handiarekin atera zen, aurkariaren zelaian jokatzen, 20 minutuz nagusitasun handia edukiz. Denbora tarte horretan talde urdinak bigarren gola lortu zuen, Igorren jokaldi zoragarri baten ondoren, non aurkariaren defentsa oso ondo fijatu zuen Joannes askatzeko eta honek definizio bikain batekin gol ederra sartzeko. 60. minututik aurrera partidak hainbat “partida txiki” izan zituen, bien xahutze fisiko handiarekin. Bisitariak izan ziren gehien tematu zirenak eta aukerak sortzetik gertuago egon zirenak, baina bi defentsak sendo mantendu ziren eta partida golik gabe bukatu zen. Partida honek 29 punturekin kokatzen du taldea taularen goialdean, non dena erabakitzeko dagoen.

EMAKUMEZKOEN LEHEN KADETEA +5 – 1 ANTIGUA LUBERRI K.E.

Cotiren taldeak garaipena lortu zuen Berioko instalazioetan jokatutako derbian, Antigua Luberri K.E-ren aurka jokatuta. Partida eraginkortasunez konponduta, taldea  iada lanean dihardu fase honetako azken partidari aurre egiteko. Neskek primeran hasi dute urtea, eta bide berberetatik jarraitu nahi dute etengabeko hobekuntza-prozesu horretan ez gelditzeko.