
Emakumezkoen lehen taldea Txerloia bezalako zelai zailean (soropilaren egoeragatik batik bat) garaipenen boladari jarraipena ematen saiatu zen. Gauzak ez ziren ondo hasi, 5. minutuan Aioraren lesioak taldearen planak aldatzea ekarri baitzuen.
Zoritxarra gorabehera, talde urdina aukerak sortzen hasi zen, baina definizioan ez zen oso fin ibili. 42. minutuan, hegaleko sake bat azkoitiar puntak orraztu zuen eta ondoren errematatu, behin betiko 1-0ekoa sartzeko. Ur hotzeko pitxerra, zalantzarik gabe.
Atsedenaldiaren ostean, Moralesen taldea lehen zatian baino abagune gehiago sortzen hasi zen, aurkariari trabak jarriz, nahiz eta azken metroetan ez zen erabat zehatz aritu, eta ezin izan zuen berdinketa lortu. Saririk gabeko egoera anktzak.
Porrot gogorra, batez ere bigarren postua lortzeko aukeragatik, baina ligaren gogortasuna eta egunero lanean jarraitzeko beharra erakutsi besterik ez du egiten, lortu nahi ditugun postuetan mantentzeko. Taldeak larunbatean 19:20ean Erandioko Betiko Neskak taldearen aurka jokatuko duen partidan pentsatzen dago jada.

