
Emaitzak askotarikoak emakumezkoen egiturarentzat ere, 3 garaipen eta 2 porrotekin. Nabarmentzekoa Infantil F8 taldearen garaipen handia.
Intxaurdi 2-0 Gorengo Erregionala
Porrota igoera fasearen estreinaldian. Taldea ez zen ondo sartu eta 10. minutuan Intxaurdik aurrea hartu zuen. Gureak partida osoan saiatu ziren, baina ez zuten asmatu. Etxeko taldeak zazpi minuturen faltan erabaki zuen partida.
Lagun Onak 3-2 Ohorezko Kadetea
Taldeak berandu erreakzionatu zuen. Atsedenaldira 2-0 iritsi ziren eta Lagun Onakek abantaila handitu zuen bigarren zatiaren hasieran. Hala eta guztiz ere, gureek azken unera arte sinetsi zuten eta azken 15 minutuetan bi gol sartu zituzten, berdinketatik oso gertu geratuz.
Lehen Mailako Kadetea 1-0 Landetxa
Oso garaipen landua Kopako faseko bigarren partidan, soilik garaipenekin jarraitzea ahalbidetzen duena. Asko kostatu zen markagailua irekitzea, baina Ane Alkainek erabaki zuen partida 53. minutuan.
Lagun Onak 1-4 Infantila F11
Partida garrantzitsua sentsazio onak berreskuratzeko. Partida espero bezala hasi zen intentsitate handiz eta 3 puntuak nahi zituzten bi taldeekin. Gure taldeak apurka-apurka partidaren jabe egin ziren eta gure unerik onenean, zoritxarreko jokaldi baten ondoren, aurkaria aurreratu zen markagailuan. Taldeak maila berean jokatzen jarraitu zuen eta atsedenaldira iritsi aurretik Velak 1-1ekoa sartu zuen 33.ean. Atsedenaldiaren ostean bagenekien partida kontrolatzearen garrantzia eta horrela izan zen. Taldeak erritmoa handitu zuen eta ideiak oso argi genituela markagailuko aldea handitu genuen. 43. minutuan Carlak 1-2koa sartu zuen gol olinpiko baten ostean. 47.ean Udanek hirugarrena sartzea lortu zuen talde jokaldi on baten ondoren eta 57.ean Amaiak lehia bukatutzat eman zuen. Oso sentsazio onak, indarra ematen digun aurkari handi baten aurrean eta Marturen aurkako duelurako lanean jarraitzeko.
Infantila F8 4-3 Añorga
Garaipena Añorgaren aurka, ondo landutako partidan. Taldeak ideia argiekin ekin zion, min non egin zezakeen jakinda eta merezitako 2-0eko abantaila lortuz. Bigarren zatian erritmoa jaitsi genuen eta aurkariak markagailua berdintzeko aprobetxatu zuen. Hirugarren zatian, ordea, taldeak ausardia erakutsi zuen berriro eta, ahalegin handiarekin eta defentsan egindako lan bikainarekin, garaipen garrantzitsua lortu zuen. Urrezko hiru puntu, bost puntuko distantziara jartzeko.

