
Puntu eta jarraian, gizonezkoen lehen taldeak dinamika onean jarraitzen du derbi parekatu batean berdindu ondoren. Puioko instalazio donostiarretan baldintza klimatologikoen ondorioz arratsalde deseroso bat bizi izan zen.
Nahiz eta talde urdina 0-2 aurreratu zen markagailuan, bi puntu ihes egiten utzi zuen partidaren azken minutuetan, eta agian benetako justizia egin zuen berdegunean ikusitakoarekin alderatuta.
Taldeko jokaldi bikain baten ondoren Enaitz golegileak Haritz Otxotorenaren taldea aurreratu zuen bederatzigarren minuturako. Kontrako zelaian egindako lapurreta onek eta trantsizio azkarrek abantaila handitzeko aukera onen bat utzi zuten, baina etxekoen koadroak arriskua ere ekarri zuen kanpoko errailetatik garatutako jokaldietatik; gainera, geldikako ekintzek Alainek defendatutako arkua urduritu zuten ere. Gureen aldeko abantaila txikiarekin iritsi zen arauzko denboraren erdira, biek aldageletarako bidea hartuz.
Kronometroari ekin zitzaion berriro eta epaileak Antiguoko K.E.ren aldeko penaltia ezarri zuen atezainaren falta baten ondoren. Beriokoen pozerako, Indarrek errenta handitu eta bisitarientzat itxaropentsu baino gehiago jartzen zen partida bihurtu zuen.
Hala ere, golaren ondo ren gure atezainaren lesioa etorrri zen, eta lerro hauetatik berehala osatzea opa diogu. Ondoren, amaratarrek fede eta hurbilketa gehiagorekin bilatu zuten gola, eta ondo egindako penalti baten bidez hurbildu ziren, aldeak murrizteko. Urkok langetan jo zuen jaurtiketa bikain batek itxi ahal izan zuen lehia, etxeko taldeak partida puntu banaketarekin finitzeko lehia berdindu aurretik.
Baikortasunez begiratzen diogu etorkizunari eta etxean beste garaipen bat lortzeko asmotan, oraingoan C.D. Villegas errioxarraren aurka.
Puntu eta jarraian.

