Asteburu honetan bost taldek bakarrik izango dute lehiaketa ofiziala inauteriak direla eta. Tokatzen zaienei, dena ematera eta jardunaldia ahalik eta gehien aprobetxatzera.

 

EIBAR – GAZTE NAZIONALA

 

Mardaren taldeak hirugarren garaipena jarraian lortzeko anbizioarekin egingo dio aurre neurketari. Momentua ona da eta sentsazioak ere bai. Dinamika onei jarraipena ematea da beti zailena, baina egiten ari garen bezala lan eginez, hori berme bat da. Eibarrek, zazpigarren sailkatuak, lau puntu gehiago ditu sailkapenean; beraz, partida erronka handia da eta aukera ezin hobea haiengana hurbiltzeko.

 

Partidua larunbatean 12:00etan Areitioko instalazioetan.

 

EUSKAl JUBENILA– GETXO

 

Julenen taldeak bigarren garaipena lortu nahi du jarraian. Etxean badira aste batzuk ezin dela hirukoa batu, eta, beraz, dinamika hori apurtzeko gogoa dago. Taldeak ilusioa du eta lanak saria merezi duela sentitzen du. Getxok, azken sailkatuak, garaipena behar du bai ala bai, eta horrek partida lehen minututik zorrotza izatea ekarriko du.

 

Partidua larunbatean 12:40an Berioko instalazioetan.

 

BETOÑO – EUSKAL KADETEA

 

Iraolaren taldea Gasteizera joango da, selekzioen konpromisoengatik atseden izan ondoren. Plantilla une onean dator, ildo beretik jarraitzeko asmoarekin. Betoñok oraindik ez du garaipenik lortu 2026an, eta partida baliatu nahi du jaitsiera postuetatik urruntzeko.

 

Partida larunbatean 11:00etan Betoñuko instalazioetan.

 

ZARAUTZ – INFANTILA F11 NESKAK

 

Aurreko jardunaldiko garaipen handiaren ondoren, Manex eta Oihaneren taldeak konfiantzaz ekingo dio partidari, larunbateko lehen orduan. Zarautz aurkari arriskutsua da, sei puntu gutxiagorekin iritsi arren, Tolosan garaipen entzutetsua lortzetik dator (2-3), eta horrek bere lehiakortasuna erakusten du.

 

Partida larunbatean 9: 15ean Asti-Txiki futbol zelaian.

 

INFANTILA F8 NESKAK – ZUMAIAKO

 

  1. jardunaldia lider jarraitzen duen talde batentzat, jokatutako 10 partidak irabazi ondoren. Zumaiako, 7 punturekin, ez da aurkari erraza izango, baina helburua argi dago: ildo positibo honi eustea eta batzen jarraitzea.

 

Partida larunbatean 9: 00etan La Salle futbol zelaian.