Taldea Irunen lortutako garaipen handiaren ondoren iritsi zen Beriora. Aurkari indartsua Azpeitiko Lagun Onak C.D. Talde azpeitiarrak proposatu zuen 1-4-2-3-1az geroztik, gure barneko jokoa zirkuitulaburra izan zen eta ez ginen batere eroso aritu momento askotan. Haiek, oso talde trinkoa eta ordenatua izanik baloirik gabeko unean, eroso baino erosoago sentitu ziren proposamen erreaktibo horretatik, geure akats bat behartu nahian kontraerasora igaro ahal izateko.  Taldeak ezin izan zuen nahi zuen joko erritmoa ezarri. Lehen zatiko azken 10 minutu horiek izan ziren gure minuturik onenak, baloia asko zainduz eta aurrera egiteko pazientzia izanez.


Atsedenaldira 0-0 iritsi ginen, aurrera egiteko orduan pazientzia gehixeago izatearen arteko oreka aurkitu behar genuela sentituz, baina erritmo handiagoa baloiaren zirkulazioan aurkariaren blokea desegituratu ahal izateko. Bigarren zatiko 5. minutuan alboko falta baten ostean 0-1ekoa iritsi zen. Hortik aurrera, Antiguako taldeak ez zuen jakin zein partida mota komeni zitzaien identifikatzen. Horren ondorioz, ez genuen erakutsi beste batzuetan egoera txarrei aurre egiteko izan dugun sendotasun hori. Taldeak jabetza handia izan zuen, baina abagune handirik sortu gabe, 85. minutuan Yarzaren bakarkako jokaldi bikain baten ondorioz, gol aukera on bat izan bagenuen ere.


Porrot horek ikasteko balio behar digu, eta prozesuaren eta bidearen parte da. Pena etxean garaipenaren bidera ez itzultzeagatik eta amorrua markagailuko desabantaila ez ongi kudeatzean jakiteagatik. Presaka jokatu genuen eta badakigu ez direla aholkulari onak. Aste Santuko etenaldia baino lehen azken partida prestatzeko asmotan gara dagoeneko. Ahalik eta hobekien entrenatu bi egunetan eta ilusio handienarekin joan datorren derbi politera.