Cotiren taldeak garaipena lortu zuen Mondragonen aurka zelai benetan zailean. Izan ere, etxeko taldeak ez zuen porrotik ezagutu ostegun honetara arte. Kosta egin zitzaien gureei partidan finkatzea, zirkulazioan akatsak eginez eta defentsako trantsizioan arazoak izanez. Hala ere, gutxi iraun zuen zalantzak, eta neskek segituan hartu zioten tamaina partidari. Lehen zati ona egin arren, azken herenean asmatu gabe aritu ziren antiguotarrak, baina maila handiko jokaldi batean, Alaiak bi aurkarirengandik joatea lortu eta Norari pase zoragarri bat eman zion honek 0-1ekoa sartzeko.


Bigarren zatiak urdinen nagusitasunarekin jarraitu zuen, defentsa lan handia azpimarratu behar dugularik, gure atezainak atepean lan gutxi izan baitzuen. Baina 3 minuturen faltan iritsi zen lasaitasuna, Norak berriro sartu zuen golaren golaren ostean, maisutasunez bukatu zuelakoberasoko trantsizio eder bat (0-2). Oro har, taldea ausarta izan zen eta hiru puntuak merezi izan zituen oso toki zailean. Orain, taldeak asteburua deskonektatzeko erabiliko du, larunbatean elkarrekin bazkalduz, entrenamendu eta partiden egunerokotasunetik haratagoko harremanen aldeko apustua egiten jarraitzeko. Aprobetxa dezala.