
Gizonezkoen lehen taldearen porrota J.L. Compañón Kirol Hirian Deportivo Alavés SAD taldearen aurka, neurketaren hasierako minutuetan gureek egindako akatsak garesti ordaindu zituzten partidan.
Otxotoren taldea ez zen batere ondo sartu partidura eta horrelako eszenatoki batean, esan gabe doa, norgehiagoka atzera bueltarik gabe bideratzera arriskatzen zara. Eta errealitatetik oso urrun, etengabe nahi eta ezinean ibili zen, eta hori bai, taldea etengabe saiatu zen talde babazorroaren eremura arrisku apur batekin hurbilduz. Gasteiztarren aukera on eta trantsizio arriskutsuen bitartez etxekoen abantaila erosoarekin amaitu zen lehen denbora (2-0).
Gureak hobetu egin zuten bigarren hasperenean, markagailua irauli ahal izango zutela erabat sinetsita eta aurkarien zelaian presentzia nabarmenarekin. Hala ere, egindako penalti batek Gloriosorentzat jada ona zen gol-aldea handitu zuen. Jokamolde lehiakor ona erakutsiz, taldeak saria lortu zuen penalti puntutik ere gol bat sartuta, Indarren bitartez, geure taldea partidan bete-betean sartu zuena.
Etengabe saiatuz, markagailuan hurbiltzen jarraitu nahian, epaileak beste penalti bat alde seinalatuz emozio handia eta puntuak lortzeko aukera ere eman zion taldeari, baina ezin izan genuen asmatu. Nahiz eta une batzuetan posible zirudien, taldea etengabe saiatu zen, baina ezin izan zen.
3-1eko emaitza amaiera. Arraunean jarraitu beharko dugu.

