
Ohorezko Infantil mailako geure taldeak parte-hartze bikainak izan ditu denboraldi honetan, alde batetik eta Arrasaten jokatutako partidan, taldea Gipuzkoako txapeldun bilakatu zen SD Eibar SAD taldearen aurka joan den igandean. Bada, inpresio onak ematen jarraitzea zen helburua, eta maila ederra mantenduaz, Euskadiko Eskolarteko Jokoetan ere zeresan handia eman du Uritzen taldeak.
Eszenatokia garrantzitsua zen, izan ere, Lezaman, Athletic Cluben puntako instalazioetan, maila handiko bi futbol egun bizitzeko aukera izan genuen.
Lehenengo jardunaldian, larunbatean bertan, hasieran 0 – 0 berdindu genuen Baskauriren aurka, eta, gero, penalti puntutik garaipena lortzeko gai izan ginen. Lehen egun honetako bigarren partidan Aurrera Vitoria CD mendean hartu genuen 1 – 0 emaitza estuagatik, Igorren gola nahikoa izan baitzen multzoko lehen postuan izateko.
Txapelketako azken fasean partida bikoitzean jokatu genuen anfitrioiekin, alde batetik, Athletic Club 2009k 2 – 0 irabazi zigun eta berehala 0 – 3 hartu genuen mendean 2010eko belaunaldiari, bigarren postu bikaina ziurtatuz.
Lehenengoak geure lurraldean eta bigarren postu ikusgarria erkidego mailan. Denboraldi bikaina, segi horrela lanean mutilak.

