Athleticek bere sare sozialetan bideo hunkigarri bat kaleratu du Euskal Non-League Dayen harira. Bertan, Asunek eta Manolok egiten duten lana erakusten dute. Berio ezagutzen duen orok badaki zertaz eta zeinetaz ari garen. Izan ere, Pasaiako bikotearen txokoa taberna bat baino askoz gehiago da guretzat: pozak, atsekabeak, oroitzapenak, goizak, arratsaldeak, etab. Gure hazkundea ezin da ulertu bikote mitiko hori gabe, gure bihotz urdinetan lekua dutelarik egunerokoan egindako lana eta emandako laguntza dela eta. Urte gehiago beteko dituzuelakoan gure bide emankor honetan.