
Futbolak zerbait baldin badu egunetik egunera eta astetik astera oso aldakorra dela da. Duela bi aste etxean lehen porrota izan eta lidergotik kanpo gelditu arren, aurreko asteburuan Irunen bizitakoak ez du hitzik.
Ondorioz, zinez garrantzitsua da kolpe bat jasotzean hura gainditzeko talde batek erakusten duen gaitasuna, baina are gehiago denboraldi batek dituen momentu onak eta txarrak elkarrekin bizitzen jakitea. Endikaren taldeak ederki erakutsi du bi ezaugarri horiek betetzen dituela.
Larunbat honetako arratsaldeko (17:15) erronka ere zailtasun handikoa da. Izan ere, Lagun Onak talde azpeitiarra 6.postuan dago eta partida guztiak amaiera arte lehiatzeko gai dela erakutsi du. Kontuan hartzeko arerioa, zalantzarik gabe.
Berioko indarrari eutsi behar diogu lidergoan jarraitzeko. Gustuko bidean ez dagoelako aldaparik. Zailtasunak erronkatzat hartu eta bideaz gozatu, neskak. Eta batez ere, jarraitu arraunean azken geltokiraino.

