
Kadete Mailako Euskal Ligako taldeak bosgarren asteari ekingo dio, hau da, CD Ariznabarra izango du aurkari larunbatean Berion 15: 30ean liga txapelketako lehen jardunaldian. Estreinaldiko partida izango da Iker Mendiluze-rentzat, eta lehen aldiz zuzenduko du talde urdina partida ofizialean. Pozik, eta ziur dago denboraldi on bat egin ahal izango duela prestaketa-aldi labur baina zorrotz eta positibo baten ondoren.
1.- Denboraldiaurrea amaitu da. Zer balantze egiten duzu, oro har Iker prestaketa-aldi honi buruz?
Denboraldiaurrearen balantze oso positiboa egiten dugu, oso ondo entrenatzen ari gara, lesio gutxirekin eta lagunartekoetan inpresio onekin. Ez da denboraldiaurre luzea izan, eta, beraz, argi daukagu aste asko geratzen zaizkigula egoera eta maila onena lortzeko, baina bide onetik goaz.
2.- Nola iristen dira jokalariak liga hasiera honetara?
Ilusioz eta gogoz. Entrenatutakoa identifikatu eta ikusi ahal izan da lagunartekoetan, eta horrek denboraldi hasierarako motibatzen ditu lehiaketa ofizialetik haratago, berez kutsu berezia baituena naturalki. Partidak hasteko irrikaz gaude.
3.- Zer espero lehen inaugurazio-jardunaldi honetatik?
Partida lehiatua eta luzea espero dut, eta xehetasun guztiak asko zaindu behar ditugu, bai defentsari dagokionez, baita erasoari dagokionean ere. CD Ariznabarra talde igo berria da eta eurak ere maila honetakoak direla erakusteko gogo handiarekin etorriko dira. Espero dut gure taldea erritmo biziarekin, oldarkor, lan askorekin eta golari begira asmatzeko grinez zelairatzea berdegunera.
4.- Kadeteen Euskal Liga 23-24 izan daitekeenaren aurreikuspena eta inpresioak.
Kadeteen Euskal Liga oso gustuko eta oso erakargarria den maila da, Euskadiko onena elkartzen den lehen esperientzia da maila autonomikoan jokalari gehienentzat eta. Aurten ez da aurkari errazik izango eta Gipuzkoatik kanpora joatea beti da zailtasun gehigarri bat. Ilusioa asteburu guztietan lehiatzea da, eta gero ikusiko dugu non jartzen digun sailkapenak denboraldiaren amaieran, pausoz pauso joango gara.
MILA ESKER IKER ETA ZORTE ON!

