
Gaurko zozketari adi egon gara Antiguoko Kirol Elkarteko familia guztia. Gogora dezagun, aurreko denboraldiarekin alderatuta, edizio honetan ez zela derrigorrezkoa final-hamaseirenak jokatzea hurbiltasunagatik izendatutako aurkari baten aurka.
Real Madrileko jokalari batek eta Leganeseko beste bat izan dira zozketako bolak ateratzeko arduradun. Sailkapen-ordenaren arabera ezarritako bost bonbo egon dira. Beraz, gure taldea hirugarren postuan geratuta, bisitari gisa tokatzeko aukera gehiago zegoen, baina ez da horrela izan.
Hirugarren sailkatuen arteko norgehiagokak ezagutu behar genituenean, poz handia hartu dugu Jacobok, Real Madrileko jokalariak, Antiguoko Kirol Elkartea ipintzen zuen papera erakutsi digunean, horrela baieztatu ahal izan baitugu gure etxean eta gure jendearen aurrean jokatuko dugula. Ondoren, aurkaria ezagutu dugu, Cádiz F.C.
Azkenik, koadroa ezarrita geratu den bezala, beste bi partida gehiago jokatuko genituzke Berion, Final Fourreea iritsi aurretik. Hala ere, kapitainek elkarrizketan ondo esan zigutenez, pausoz pauso eta apaltasunez joan behar dugu. #KoparenIlusioa martxan da.

