Atarikoan esan bezala, ez zen atseden asteburua talde guztientzat. Izan ere, lehenengo jubenilaz gain, bigarren eta hirugarren taldeek eta A Kadeteak ligako jardunaldia izan dute asteburu honetan. Larunbatean ezin izan zuen Beasainen aurka punturik eskuratu Gazpioren taldeak. Igandean, aldiz, asteburua irribarre batekin amaitzea lortu zuten Euskal Ligako Jubenil eta Kadeteak, garaipen sendo eta borobilekin.


BEASAIN 2 – 1 JUBENILA B

Ez zuen bere egunik onena izan Loinatz futbol zelaian Unai Gazpioren taldeak. Lehenengo zatitik kosta zitzaien gureei baloiaren jabetzan ziurtasuna izatea eta ongi presionatzen. Hala ere, Nabilen gol batek abantailan jarri zuen taldea atsedenaldira 0-1ekoarekin joateko. Etxekoek ez zuten gola sartzea lortu izandako abagune argi batzuetan, Oskilaren geldiketa handien ondorioz hein batean.


Bigarren zatian bazirudien talde antiguotarra hobeto finkatuta zegoela, blokean segurtasun handiz defendatuz. Hala ere, minutu baten bueltan, Beasainek bi gol sartu zituen eta partida iraultzea lortu zuen. Handik aurrera, bihotzarekin jokatuz buruarekin baino gehiago, saiatu egin ziren gureak berdinketa lortzen, eta bi aukera paregabea izan zituzten, baina atezainaren gelditu batek eta zutoinean jo zuen jaurtiketa batek ez zioten gorriz jantzitako talde urdinari punturik lortzen goierriko herrian.


JUBENILA C 4 – 0 LAKUA C.D.

Txakarren taldeak garaipena lortu zuen Berion Gazteen Euskal Ligako hogeita zortzigarren jardunaldian. Talde urdinak nagusitasunez hartu zuen mendean Lakua C.D. 4-0eko markagailuarekin. Norgehiagoka Antiguokok defentsan erakutsitako ahalegin eta sendotasunak markatu zuen, era horretan hiru puntu garrantzitsu lortuz.


Partida gure taldearentzat zailtasun batzuekin hasi bazen ere, laster aurkitu zuten euren erritmoa eta konfiantza Arambururen golari esker, euren jokoa inposatzeko behar zuten segurtasuna eman baitzien. Lehen zatia 2-0eko abantailarekin amaitu zen Legorburuk penaletik sartutako golari esker, aldea handituz atsedenaldira iritsi aurretik.


Bigarren zatian, taldeak nagusitasuna sendotu zuen Barnetoren eta Marcen golei esker. Gol horiek jardun eraginkorra biribildu eta garaipena ziurtatu zuten taldearentzat. Hiru puntu garrantzitsu denboraldi amaiera honi ilusiorik eta konfiantzarik handienarekin aurre egiteko.


ROMO F.C. 0 – 5 KADETEA A

Garaipen bikaina lortu zuen Iker Mendiluzeren taldeak Gobela zelai zoragarrian, non gureak Romo F.C. baino gehiago izan ziren eta emaitza oso ona lortu zuten, puntu garrantzitsuak lortuz merezimenduzko bigarren postua indartzeko.


Gauzak ezin hobeto hasi ziren urdinentzat, partidako 4. minuturako Nikok gureak aurreratu baitzituen sare barrura bultzatu behar izan zuen baloi batean. Erritmo altuko partida izan ez bazen ere, gure taldeak aise kontrolatu eta menderatu zuen partida, nahiz eta bizkaitarrek azkar irten nahi eta gure atzeko lerroak etxeko saiakerak arrakastaz ezerezean utzi behar izan zituzten. Gainera, 30. minuturako, taldeko jokaldi on batean, Nikok bigarrena lortu zuen eta aldageletara joan ginen 0-2ko aldeko emaitzarekin.


Etxoletatik bueltan, taldeak helburu argia zuen: lehia finitzen hastea, eta horrela egin zuen Anbuk 42. minuturako. Etxekoen oldarraldia espero zen partidan sartu ahal izateko eta aulkitik irtendako jendearen freskotasunaz baliatuz getxotarren minutu on batzuk ikusi genituen. Hori jasan ondoren, Markel F. eta Anassen gol banak blokeko eta taldekide guztien garaipen bikaina biribildu zuten. Asteburuko karteldegia ixteko hiru puntu. Aurrera.