Martxoa hasteko gogotsu daude gure taldeak. Horretarako, besteak beste, bigarren jubenilak lideraren etxea bisitatuko du, eta kadeteek Erreala eta Athletic izango dituzte aurkari. Ikeragarrizko partidak gure zalegoarentzat, zalantzarik gabe.

 

GAZTEEN LIGA NAZIONALA

 Meritu handia dauka gure bigarren taldea egiten ari den denboraldiak. Izan ere, gogora dezagun bigarren itzuliko partida guztiak irabazi dituela oraingoz. Horri jarraipena ematea erronka oso zaila izango da, ordea, aurrean Danok Bat liderra izango baitu. Talde bilbotarrak benetan gertu du Ohorezko Mailarara itzultzeko helburua, denboraldi bikaina egiten dagoelako, 15 garaipen eta 6 berdinketa lortu dituelarik, soilik 2 partida galduz. Dena den, gureek badakite momentu oso on batean daudela eta edozein arerioren aurka leihatzeko gai direla. Lehenengo biak elkarren aurka, nor baino nor. Sinistu eta borrokatu, mutilak.

 Partida larunbatean 18:30etan Mallona futbol zelaian (Bilbo)

 

GAZTEEN EUSKAL LIGA

 Aretxabaletan lortutako garaipen apartaren ondoren Berion jokatuko dute Txakarren mutilak. Aurrean Anaitasuna C.D. izango dute, igo berria izan arren liga erregularrean bikain lehiatzen dagoen talde azkoitiarra. Etxean indartsu egitea funtsezko faktorea izan daiteke postuak eskalatu ahal izateko. Egunerokotasunean mutilek erakusten duten konpromezua zein ilusioak prozesu luze honetako ardatz izan behar dute asteburuetan ahalik eta maila altuenean lehiatu ahal izateko.

 Partida igandean 17:40etan Berio futbol zelaian

 

KADETEEN EUSKAL LIGA

 

Partida ikusgarria larunbata hasteko bizkaitar lurretan. Iker Mendiluzeren taldeak Lezamako instalazio ederrak bisitatuko ditu bigarren postuari eusteko eta 2024eko emaitza ezinhobei jarraipena emateko helburuarekin. Badakigu aurrean duen arerioak, Athleticek, egundoko jokalariak dituela eta gure maila onena ematen ez badugu oso zaila izango dela punturik eskuratzea. Dena den, prest gaudela argi erakutsi dugu, joaneko partidan ikusi ahal izan zen eran, non Berion erakustaldia eman zuten mutilek.  Jokoaren 4 faseetan bere onena eman behar du taldeak 80 minutuak sendo lehiatzeko. Goazen mutilak.

 Partida larunbatean 12:00etan Lezamako instalazioetan

 

OHOREZKO KADETEA

 

Zalego urdinak maila handiko debry bat bizitzeko aukera izango du larunbat goizean Berion. Izan ere, liderra den Errealak bisitatuko du Mikelek zuzentzen duen taldea. Jakina da taldearen bolada zein dinamika ona, aspalditik partidarik galdu gabe eta astez aste hobekuntza zein heldutasun maila igotzen, egindako lan apartaren ondorioz. Hala ere, partida honetan determinazio, arreta eta asmatzeak inoiz baino garrantzi handiagoa hartuko dute, arerioak edozein akats txiki aprobetxatzeko gai bada. Hortaz, partidaren egoera bakoitzera moldatzen jakin beharko dute gureek. Ziur partida handi bat ikusiko dugula. Egurra, mutilak.

 Partida larunbatean 12:00etan Berio futbol zelaian

 

INFANTIL HANDI

 

Bi berdinketaren ondoren garaipenaren bidera itzultzen saiatuko da gure bigarren urteko Infantila. Entrenamendu zein partidetan taldea ematen ari den maila altua izaten ari den arren, mutilek gehiago nahi dute eta horretarako partida bakoitza hobekuntza aukeratzat daukate. Larunbat honetan San Marcial talde irundarra jasoko du, joaneko partidan asko kosta zitzaiolarik 3 puntuak eskuratzea. Ea zer dakarren partidak. Goazen garaipenaren bila.

Partida larunbatean 10:30etan Berio futbol zelaian

 

INFANTIL TXIKI

 

Lidergoan mantentzen saiatuko da Uritzen taldea zelai oso konplexu batean. Izan ere, Kostkas C.D.ek, hirugarren sailkatua egoteaz gain, etxean partidarik ez du galdu eta erasoan gol ugari egiteko gai izan dela erakutsi du. Hortaz, testuinguru egokia gureentzat ahalik eta hobekien egin eta garaipen garrantzitsu bat eskuratzeko. Presioaren ikuspegitik baino, pasioaren ildotik jorratzen ari dira prozesua gureak, eta berezi emankorra izaten ari da partida zein saio bakoitzean ikasitakoa.

 Partida larunbatean 11:00etan Matigoxotegi futbol zelaian