3 partida larunbatean eta beste bat igandean asteburu honetarako. Espero dugu hilabetea ahalik eta hoberen hastea erronka berriei ilusio handienarekin ekiteko. Goazen neskak.


OHOREZKO KADETEA

Gurruren taldeak Berion jokatuko du hainbat jardunaldi handik kanpo egin ostean. Gainera, ez gaude bolada onenean emaitzei dagokionez, baino etxera itzultzea faktore eraginkorra izan daiteke garaipenaren bidera itzultzeko. Taldeak oso lan ona egin du astean zehar, eta larunbatean bere maila onena eman behar dutela badakite, aurrean lehen itzulian garaile atera zen Mariño Real Union izango baitute. Elkarrekin, garaipenaren bila.

Partida larunbatean 13:40ean Berio futbol zelaian


LEHEN KADETE MAILA

Azpeitin jokatuko dute Cotiren neskek igande honetan. Lagun Onak taldeak etxeko azken partidan lortu zuen garaipena errepikatzen saiatuko den bitartean, gureek goiko postuetan mantentzeko balioko luketen hiru puntuek ihes ez egiteko asmo irmoarekin zelairatuko dira. Taldea maila bikaina eskaintzen ari da, eta horren erakusle da besteak lau partidetan gol bakar bat jaso izana. Sentsazioek, ordea, ez dituzte puntuak ematen, partida bakoitza dagokion eran lehiatu behar delarik. Hortaz, dena ematera. Goazen.

Partida igandean 15:30etan Garmendipe futbol zelaian (Azpeitia)


INFANTILA F-11

Errenterian jokatuko du Maialen eta Oihaneren taldeak Hernaniren aurkako garaipen garrantzitsuaren ostean. Etxeko zenbakiak bikainak diren bitartean, kanpoko partidetan puntu bat edo bestek ihes egin dute eta erronka argia da bi eszenatokietan maila bera ematea. Hala ere, badakigu egiten ari diren lana bikaina izaten ari direla, eta hobekuntza nabarmena izaki, prozesuan irmoki sakontzen jarraitu beharra dago.

Partida larunbatean 11:00 Fanderia futbol zelaian (Errenteria)

INFANTILA F-8

Jonen taldearen denboraldi bikainak martxoan jarraipena izatea espero dugu. Horretarako, baina, larunbat honetako zelai eta arerioa oso zaila izango da. Izan ere, Añorga K.K.E gugandik lau puntura egoteaz gain, primeran lehiatzen duen taldea dugu. Joanekoan garaipena lortzeko gai izan ginen, ea errepikatzerik dugun. Goiko postuetan jarraitzeko aukera bikaina.

Partida larunbatean 11:00etan Rezola futbol zelaian (Añorga)