
Urte berriari hasiera emango dioten partidak ditugu aurretik asteburu honetan. 2024 oparo bati agur esan ostean, gure taldeak prest daude erronka berriei ekiteko.
Getxo-Jubenil Nazionala
Julenen taldeak Getxo bisitatuko du larunbat arratsaldean, Bolue futbol zelaian jokatuko baitu lehen itzulia itxiko duen partida. Izugarrizkoa izan da orain arte egindakoa, eta espero dugu amaiera polit bat izatea lehen ibilbide honek. Horretarako, puntu beharrean den Getxo gainditu beharko dute mutilek, eta badakite ez dela erronka erraza izango.
Partida larunbatean 17:55ean Bolue futbol zelaian (Getxo).
Euskal Jubenila – Arratia CD
Sasoi bikainean dagoen Arratia jasoko du Gariren taldeak Berion. 2024.urtea ez zuen amaitu nahi bezala eta, ondorioz, 2025 hau beste era batera hasten saiatu beharko dute mutilek. Horretarako, bigarren postuan dagoen arerio zail bat gainditu beharko du taldeak. Partidatzarra begibistan.
Partida larunbatean 15:30etan Berioko instalazioetan.
Euskal Kadetea – Betoño
Mikelen taldeak Betoño talde gasteiztarra jasoko du ligako 16.jardunaldian. Mutilek gorantz begiratu nahi dute, eta badakite horretarako zinez garrantzitsua dela etxean puntuak pilatzea. Taldeak ongi entrenatu du astean zehar eta 2025.urtea bikain hasiko duen uste osoa dauka.
Partida larunbatean 12:00etan Berioko instalazioetan.
Pasaia- Infantil Handi
Uritzen taldea prest da gabonetako geldialdi aurretik zuen dinamika onari jarraipena emateko. Horretarako, Don Boscoko instalazioetan Pasaiaren aurka neurtuko dituzte indarrak. Garaipen batek lidergoan jarraitzeko aukera emango lioke taldeari.
Partida larunbatean 10:30etan J.Mari Zamora futbol zelaian (Pasaia).
Infantil Txiki- Real Sociedad
Partida handia Infantil Txikiarentzat, berarekin berdinduta dagoen Reala jasoko baitu Berion. Esan bezala, bi taldeek puntu berberak dituzte, bost partidak irabazi baitituzte oraingoz. Bihar bietako batek soilik irabaz dezake, eta espero dugu geure alde erortzea zortea. Aupa mutilak.
Partida larunbatean 10:30etan Berioko instalazioetan.

