Aspaldiko partez, emakumezkoen egiturako talde guztiek, batera lehiatuko dute asteburu honetan. Era horretan, 2024.urteak utzitako emaitza onek 2025.ean jarraipena izatea espero dugu. Goazen ongi hastera.

Intxaurdi – Gorengo Erregionala

Urtea ederki amaitu arren, ez dira konforme Celaren neskak eta gehiago nahi dute. 2025eko lehen norgehiagoka puntu bakarrera dagoen Intxaurdiren aurka izango da. Partida zaila eta erabakigarria aldi berean, garaipen batek asko hurbilduko bailiguke helburura. Zorte on, neskak.

Partida larunbatean 15:30etan Cesar Benito futbol zelaian (Donostia).

Ohorezko Kadetea – Real Sociedad

Erronka zaila izango du taldeak , orain arte nagusitasun handiz partida guztiak irabazi dituen Reala izango baitu aurrean. Hala ere, Zubietan erakutsi zuten eran, gureek hasieratik amaierara dena emango dute eta ziur punturen bat edo beste pilatzeko parada izango dutela. Goazen!

Partida igandean 16:30etan La Salleko futbol zelaian .

Arrupe Chaminade – Lehen Kadetea

Gurruren taldeak ahalik eta hobekien ixten saiatuko da hainbeste zorion ekarri dien fase hau. Izan ere, neskek izugarrizko emaitzak lortzeaz gain, lehen egunetik hobekuntza nabarmena erakutsi dute.

Partida igandean 14:10ean Felix Garin futbol zelaian (Donostia).

Infantil F-11 – Eibar

Erronka zaila du aurretik Maialenen taldeak, Eibar jasoko baitu La Salleko futbol zelaian larunbat honetan. Talde armaginak 5 puntu eskuratu ditu lehen hiru partidetan; gureek, bien bitartean, bi partida jokatu ditu eta 4 puntu metatu. Partida parekatua eta lehiatua espero da, zalantzarik gabe.

Partida larunbatean 15:30etan La Salleko futbol zelaian.

Infantil F8 – Añorga K.K.E.

Partida handia La Sallen larunbatean bizi ahal izango duguna. Izan ere, Aitorren taldeak Añorga liderra jasoko du. Gureak 3.postuan daude eta badakite garaipen batek asko hurbilduko lieketela gailurrera. Hortaz, dena ematera eta borrokatzera.

Partida larunbatean 14:00etan La Salleko futbol zelaian.