
Jubenil Nazionala – Barakaldo
Mardaren taldeak bigarren garaipena jarraian lortu nahi du Barakaldoren aurka etxean. Aurkari indartsua, anbizio handiko helburuengatik borrokatzen dena eta joanekoan 3-0 gainditu gintuena. Espero dezagun oraingoan kontua aldatzea.
Partidua larunbatean 15:30etan Berioko instalazioetan.
Deustu – Euskal Junenila
Julenen taldeak garaipenaren bidera itzuli nahi du, hainbat jardunalditan garaipenik lortu gabe egon ostean. Horretarako, zelai zaila bisitatuko du Bilbon, maila onean lehiatzen hainbat urte daramatzan Deusturen aurka jokatzeko. Joaneko partidan, Berion, bilbotarrek 0-3 irabazi zuten. Goazen.
Partida larunbatean 19:15ean Etxezuri futbol zelaian.
Ohorezko Kadetea – Billabona
Beste erronka polit bat Gazpioren taldearentzat, txapeldunen faseko lehen garaipena bilatuko baitu. Aurrean Billabona izango du, orain arteko bi partidak irabazi dituenak. Aurkari arriskutsua eta partida ikusgarria.
Partidua larunbatean 12:00etan Berioko instalazioetan.
Kostkas – Infantil Handi
Berdintasun handiena taldearen goiko aldean. Taldearen lana ona izaten ari da, baina azken emaitzek ez dute lagundu. Ildo horretan jarraitu behar da, taldea ondo ari baita lehiatzen. Kostkas, bere aldetik, lehen garaipena lortzen saiatuko da.
Partida igandean 14:15ean Matigoxotegi futbol zelaian.
Infantil Txiki – Tolosa
Partida etxean Tolosaren aurka, 13 punturekin dagoelarik. Gure taldea, 22 punturekin, sailkapenaren buruan dago. Dinamika positibo honetan jarraitzera, hazten eta ikasten.
Partidua larunbatean 10:30etan Berioko instalazioetan.

