Gorengo Erregionala – Amaikak Bat

Igoera faseko bigarren jardunaldian, Gurruren taldeak lehen garaipena lortu nahi du. Aurrean Amaikak Bat izango du, Euskaldunaren aurka berdindu ondoren ailegatzen den arerio. Partida zorrotza, non dena eman beharko den.

Partida igandean 12:20ean Berioko instalazioetan.

 

Ohorezko Kadetea – Orioko

Iragan asteko porrota gorabehera, taldeak lidergoan jarraitzen du eta goieneko postuetan jarraitzeko gogoz ekingo dio partidari. Oraingoan Orioko hartuko du etxean, fase ona egiten ari den eta 12 puntu dituen aurkaria.

Partida igandean 10:40an Berioko instalazioetan.

 

Mariño Real Union – Lehen Mailako Kadetea

Cotikoren taldeak oso sentsazio eta emaitza onekin ekin dio Kopako faseari. Orain Mariño Real Unionen aurka neurtuko ditu indarrak, garaipen batekin eta porrot batekin iristen dena. Helburua dinamika mantentzea eta lidergoan jarraitzea izango da.

Partida igandean 14:30ean Ugalde Ventas futbol zelaian.

 

Infantil F11 – Martutene

Berdintasuna nagusi da taularen goiko aldean Infantil F11n, eta horrek tentsio handiko partida bihurtzen du duelua. Bi taldeak bi garaipenekin eta porrot batekin helduko dira, beraz, norgehiagoka lehiatua espero da Martutene bezalako aurkari on baten aurka.

Partida larunbatean 17:00etan La Salle futbol zelaian.

 

Mondragon – Infantil F8

Laura eta Manexen taldeak bigarren sailkatuaren aurka jokatuko du oso partida zorrotza. Gureak 27 punturekin eta garaipenekin datoz, eta Arrasatek 22 ditu. Funtsezkoa izango da pazientzia eta asmatzea partida aurrera ateratzeko.

Partida larunbatean 13:00etan Mojategi futbol zelaian.