
Jardunaldi polita aurretik gure gizonezkoen taldeentzat. Alaves bezalako arerio zaila bigarren taldearentzat, irteera Eibarrera hirugarren taldearentzat, Getxora bisita Euskal Kadetea, liderraren zelaian erronka handia B kadetearentzat eta fase hasiera bi Infantilentzat.
Jubenil Nazionala
Ez du erronka erraza izango gure bigarrean taldeak, Alaves talde babazorroa jasoko baitu larunbat arratsaldean Berion. Bolada onean da Unai Gazpioren taldea, lidergoan eta azken bost neurketak irabazita. Dena den, bikain lanean dihardute mutilek, eta badakite lortzen ari diren puntuek balio handia izango dutela denboraldian konfidantzaz jarduteko. Momentu bikain hau disfrutatzeko dago, eta luzatzeko, posible bada. Horretarako, larunbatean lehen mailako aurkari bati egin beharko diote aurre. Talde gasteiztarrak, besteak beste, urdin ohia den Oihan Vicente bezalako jokalari handiak ditu. Lerro hauen bitartez ongietorri beroena ematen dizugu, eta poz handiz agurtuko zaitugu. Berio beti izango da zure etxea.
Partida larunbatean 15:30etan Berioko instalazioetan.
Euskal Jubenila
Gure hirugarren taldeak etxean eta Beriotik at erakusten ari den aurpegia zeharo desberdina da. Hala, kanpoko bolada txarra eten nahi du kosta ala kosta Gariren taldeak. Horretarako, Urki izango du aurkari gisa. Talde eibartarra gol asko sartu dituen taldea da, erasoan baliabide aberatsak izanik. Azken hiru partidetan 4 puntu eskuratu dituzte eta bolada nahiko onean iristen direla esan daiteke. Gureak, bere partetik, etxean lortutako azken garaipen garrantzitsuaren ostean, prest daude sailkapenean gora egiteko balio ahal dituen hiru puntuengatik borrokatzeko.
Partida larunbatean 12:45etan Unbeko instalazioetan (Eibar).
Euskal Kadetea
Azken partidan jasandako porrotaren ostean, garaipenaren bidera itzultzen saiatuko da Julenen taldea Getxon. Hasiera zaila izan arren emaitzei dagokionez, azken bi partidak irabazi ditu talde hori-beltzak, eta dinamika onek dakarten ilusioa ardatz izango dute norgehiagokari ekiteko. Gureek badakite azken asteburuan Berion gertatutakoa istripu hutsa izan zela, eta gehiago merezi izan zutela. Hala ere, ikaskuntzarako balio izan die eta entrenamenduetan zehar akatsak konpontzen lan egin dute. Badakite larunbatean bere maila onena erakutsiko dutela berriz, garesti egongo diren hiru puntu Antigua auzora ekartzeko.
Partida larunbatean 13:00etan Bolueko instalazioetan (Getxo).
Ohorezko Kadetea
Berdinketa bat kenduta dena irabazi duen Erreala izango du aurrean Iraolaren taldeak. Izan ere, Zubietan jokatuko du lehen faseko bederatzigarren jardunaldia. Ez da bolada onean taldea emaitzei dagokionez, baina konfidantza osoa du bere ahaleginak emango duen sarian. Erronka zaila izan arren, badakite maila onena emanez gero dena dutela posible, eta fase guztietan partida on bat egiteko prest daude mutilak. Goazen.
Partida igandean 10:00etan Zubietako instalazioetan (Lasarte).
Infantil Handi
Ilusio eta konfidantzaz gain ekingo dio Uritzen taldeak fase berriari, 22 jardunaldi izango dituena eta itzulera bikoitzera jokatuko dena. Lehenengo arerioa Elgoibar izango da, eta aurreko fasetik ezagutzen duen taldea izan ez arren, mutilek bere gaitasunetan eta bere lanean ipini behar dute arreta, horrela egingo baitute era eraginkor batean aurrera. Zorte on eta asko gozatu!
Partida larunbatean 12:20etan Berioko instalazioetan.
Infantil Txiki
Beldaren taldeak ere, beste Infantilaren antzera, 11 taldeko faseari ekingo dio asteburu honetan. Kasu honetan, ordea, etxetik kanpo hasiko du ibilbidea, eta ez du nolanahiko arerioa izango aurrean, San Marcial. Talde irundarrak meritu handiko bigarren postua eskuratu zuen aurreko fasean, eta horrekin aurreikus dezakegu lehia zaila espero dela. Aurrera!
Partida larunbatean 9:00etan San Jose obrero futbol zelaian (Irun).

