Garaipenaren bidera itzuli nahi du bigarren taldeak, Ohorezko Kadeteak lehen faseko azken partida du, Lehen Kadeteak bigarren itzulia hasiko du, F-11 Infantilak erronka zail bat du aurretik eta F-8 Infantilak fase berriari ekingo dio. Hori dena asteburu honetan, ez da emoziorik faltako. Goazen!


Gorengo Erregionala

Bigarren taldeak Hondarribia jasoko du Berioko larunbateko partida multzoa itxiko duen partidan. Bi taldean puntu batera daude, eta badakite garaipena zinez garrantzitsua dela posizioak eskalatze aldera. Landetxaren aurka Irunen jokatutako partidan erakutsi zuen maila berberarekin jarraitu nahi du taldeak, eta horretarako konfidantza eta ilusio guztiarekin egin diote aurre asteari, larunbatean lana borobildu ahal izateko.

Partida larunbatean 19:25ean Berioko instalazioetan.


Ohorezko Kadetea

Touring jasoko du Cotiren taldeak lehen faseko azken partida honetan. Neskek bigarren postu hori nahi dute, eta horretarako irabazi egin behar eta besteek zer egiten duten itxaron. Momentu onak utzi dizkigun fasea izan da, zalantzarik gabe, eta taldeak asko ikasi duen uste osoa dauka. Bideak, ordea, jarraitzen du, baina orain amaiera on bat ematea tokatzen zaio 10 puntu daramatzan talde errenteriarraren aurka.

Partida larunbatean 10:40ean Berioko instalazioetan.


Lehen Kadetea

Lehen faseko bigarren itzulia hasiko du Gurruren taldeak larunbat goizean, eta Urnieta izango du aurkari. Taldeak lehen itzuli bikaina egin du, partida guztiak irabazi eta hobekuntza prozesu nabaria aurrera eramanez. Staffetik mezua argia da ordea, ez dago konfidantzarako unerik, lanean jarraitu beharra dago eta partida bezala behar den eran prestatu, orain arte bezala.

Partida larunbatean 10:00etan Urnietako futbol zelaian (Urnieta).


F-11 Infantila

Fase honetako lidergoa ziurtatu ostean, Maialenen taldeak lanean gogor jarraitu du. Izan ere, beste partida bati egin beharko dio aurre: Martuteneren aurka larunbat goizean. Arerio zaila, azken 4 partidatik 3 irabazi dituena, eta beraz gureek erne egon beharko dute zerbait positiboa ateratzeko.

Partida larunbatean 10:30etan Martuteneko futbol zelaian (Donostia).


F-8 Infantila

Fase berria hasiko du Aitorren taldeak. Aurreko urtean kategoria honetan lortu genuen balentria memorian, aurten ere ibilbide oparoa izatea espero dugu. Taldeak gaitasuna badu, gogoa ere, eta garrantzitsuena, gidaritzape bikainean dago. Ondorioz, disfrutatu eta borrokatu, lehia bizi eta polita izango baita partida bakoitza. Lehenengo arerioa: Gure Txokoa talde beratarra. Ongi etorri La Sallera eta bidai on izan dezazuela Nafarroatik.

Partida larunbatean 14:15etan La Salleko futbol zelaian.