BI JOKALARI GIPUZKOAKO SELEKZIOAREKIN


Denboraldi amaiera honetan deialdi ezberdinak jaso dituzte geure jokalariek eta kasu honetan Maren Esteberena izan da Gipuzkoako Futbol Federazioaren deia jaso duena. Maren geure Ohorezko Infantileko jokalaria da eta ekainaren 13an, asteartez, Bergarako Agorrosin futbol zelaian lan saioa aurrera eramateko deitua izan da.
Infantilen Gipuzkoako selekzioak Tximist Cup txapelketan parte hartuko du, berau ekainaren 17 eta 18an jokatuko delarik eta bertarako ere jaso du deia Amara Berri K.E. hitzartutako klubean diharduen Noah Dominguez jokalariak ere, biek ala biek esperientzia bikain hau bizitzeko aukera izango dutelarik.
Zorionak bikote eta disfruta ezazue.

