JUNE MURILLO ETA MAREN ESTEBERENA

Deialdi berri bat denboraldiaren azken txanpa honetarako, Euskadiko Futbol Federazioak Azpeitiko Garmendipe kirol instalazioetan lan saio bat egingo duten 15 urtez azpiko jokalarien zerrenda argitaratu baitu.


Bertan, beste behin ere, Maren Esteberena eta June Murillo agertzen dira, ekainaren 5ean, astelehena, goian aipatutako instalazioen zelai anexoan 18:00etatik aurrera egingo den entrenamenduan geure kluba bikain ordezkatuko duten jokalari bikainak hain zuzen ere.


Arratsalde ona igaro, neskak.