BI JOKALARI URDIN GIPUZKOAKO SELEKZIOAREKIN


Denboraldiak pixkanaka bereak egin dituela jakina da data hauetan, ordea, geure gizonezko Ohorezko Kadetea taldean diharduten Oihan Vicente eta Beñat Aramburuk deialdi berri bat jaso dute aste honetarako.
Gipuzkoako Futbol Federazioak konpromezu berri bat du asteburu honetan Zaldibarren eta berau prestatu eta jokatzeko deituak izan dira geure jokalariak. Lehenik lan saioa eramango dute aurrera asteazken honetan, hilaren 31ean, Debako Errotazar futbol zelaiean.
Asteburuan eta ekainaren 4an zehazki, igandez, Zaldua K.E.ren 50. Urteurrena ospatzeko eta omentzeko txapelketa jokatuko dute Zaldibar herriko Solabarria futbol zelaiean. Bertako partaideak izanen dira Zaldua K.E. etxeko taldea bera eta Bizkaiko Selekzioa, Gipuzkoakoarekin batera.
Honakoak izango dira bertako ordutegiak eta partiden segida:
- 10:00 Zaldua – Bizkaia
- 11:00 Zaldua – Gipuzkoa
- 12:00 Bizkaia – Gipuzkoa
Ongi joan dadila esperientzia eta gozatu.

