Taldeak bere bigarren lagunartekoari aurre egingo dio laugarren prestakuntza astean (asteazkena, 17.30h)


Antiguoko-Eibar, denboraldiaurreko bigarren lagunartekoa, Berion izango da, asteazkeneko 17:30etatik aurrera. Talde arerioa gazteen maila gorenean lehiatuko da Antiguokorekin batera.


Orain arte, Iñigo Mendiaren taldeak etxetik kanpo jokatu du Touring KE taldearen aurka (0-1), Xabi Gomezen golak garaipena emanaz.