
Biharkoa egun garrantzitsua izango da gure taldeentzat denboraldiaurrea prestatzeko. Julen Gonzalezek zuzentzen duen A Kadeteak Frantziako Toulouse taldearen aurka jokatuko du lehen lagunartekoa. Lagunartekoa Berioko zelaian izango da 15:45etan. Partida honek gure jokalari gazteentzat ilusioz eta itxaropenez beteriko bidearen hasiera markatuko du.
Bestalde, Gazte Mailako C taldeak ere, Gari Argoteren zuzendaritzapean, denboraldiaurreko lehen partida jokatuko du. Astigarragako Mundarro taldearen aurka neurtuko dira Zarkumendegin 19:00etan. Erronka polita izango da gure hirugarren taldearentzat, Regional Preferente mailako senior talde baten aurka jokatuko baitute.

