ZORTE ON ARITZ!

Aritz Aduriz donostiarrak eta geure klubeko jokalari izandakoak, badu dagoeneko kirol erronka berri bat. Orain dela urte batzuk erretiroa hartu ondoren, bulegotako ibilbideari ekingo dio hainbat klubetan ibilia den aurrelari bikainak. Bada, klub horietako baten eskaintza onartu eta Balearretako RCD Mallorcan kirol zuzendaritzako adjuntu kargua izango du aurrerantzean Aritzek.


Bertan Pablo Ortells kirol zuzendaria dena eta Javier Aguirre entrenatzaile mexikarrarekin lanean arituko da eta berriro ere horrela bigarren etapa bat irekiko du talde balearrean 2008tik 2010era jokalari gisa bertan aritu baitzen.


Gogoan izan behar dugu Aritzek Antiguoko KEtik Athleticera eman zuela saltoa eta bertan formakuntza bikaina eduki ondoren,bi etapa ezberdinetan kamiseta zurigorria defendatu zuela bertako ikur bilakatuaz. Hala nola, Valentzian, Valladoliden, Burgosen eta Gasteizko Aurreran ere aritua zen aurrerari lehoia.


Zeure etxea den Antiguoko Kirol Elkartetik zorterik onena opa nahi genizuke etapa profesional berri honetan. Gertutik jarraituko zaitugu, Aritz.