
Athletic Club A 6-0 A Jubenila (Gazteen Ohorezko Maila Nazionala, 13. Jardunaldia)
Emaitza positiboen bolada txarra eten da. Taldea bigarren heldu zen Lezamara, lehoien aurretik. Partida bi aurkariek elkarren arteko errespetu handiarekin hasi zuten, Athletic eta geure taldearen joko konbinatiboa gailenduaz jokoan. Jokaldi bakan batean, Athletic, urdinek atzerantz egindako pase bat probestu ondoren, aurretik jarri zen.Honekin, azken txistua eta atseden-denbora iritsi zen. Bigarren zatia ostera, beste istorio bat izan zen. Etxeko taldea oso nagusi izan zen eta horrela bost gol bata bestearen atzetik lortu zituen. Datorren asteburuan erronka berri bat Errege Koparako txartela borrokatzeko: Danok Bat, Bilboko taldea.
B Jubenila 0-2 Durangoko Kulturala (Gazteen Liga Nazionala, 13. Jardunaldia)
Pabloren mutilek porrot gogorra jaso zuten larunbata arratsean jokatutako norgehiagokan. Sailkapenean berdinduta iristen ziren bi taldeak, puntu berdinak zituztelarik euren poltsikoetan. Aurreko asteburuan SD Beasainen aurka galdu ondoren, geureek bazekiten partida garrantzitsua zela sailkapeneko lehen postuetara gerturatzeko baina ez zen posible izan. Bisitariak hobeak izan ziren eta bi gol sartuaz, markagailua euren alde mantendu zuten. Bederatzigarren postuan gaude sailkapenean, Zarautz KE bosgarren sailkatuarengandik hiru puntura.
Beti Gazte KJKE 0-4 C Jubenila (Gazteen Euskal Liga, 13. Jardunaldia)
Hotza eta euria izan ziren nagusi puntu premian zeuden bi taldeen arteko neurketa jokatu baino lehenago. Geure hirugarren taldeak Lesakan dagoen Mastegi futbol zelaia bisitatzen zuten Beti Gazteren aurka jokatzeko. Hiru porroten ondoren, ilusioz eta bolada txar samarra eteteko prest iritsi ziren eta hala izan zen. Partidan zehar talde urdina nagusi izan zen eta ondorioz azken emaitza 0-4koa izan zen. Golak Asier, Olasa, Enaitz eta Rekalderenak izan ziren. Posturen bat igotzeko eta aurreko jardunaldietako dinamika aldatzeko balio diguten hiru baliozko eta beharrezko puntu.
A Kadetea 2-1 Kostkas KE (Kadeteen Euskal Liga, 11. Jardunaldia)
11. jardunaldia jokatu zuen Iker Larrañagak zuzentzen duen taldeak. Partida berezia zen dudarik gabe eta interes eta ilusio handiz bizi izan zuten bi taldeek. Partida hasita Martin Otaloraren gol goiztiar batek aurretik jarri zuen etxeko taldea. Golaren ostean, kanpoko taldeak ez zuen amore eman eta gol aukerak sortu zituen, geldikako jokaldietan arriskua eramanaz. Atsedenaldia iritsi zen eta Berioko taldeak gol bateko abantaila zuen markagailuan. Bigarren zatian, bisitariak saiatu ziren kontrako areara hurbiltzen, eta falta egoera batean, markagailua berdintzen zuen. Talde urdinean aldaketak iritsi ziren, eta taldea gero eta gehiago mugitzen hasi zen erasoko eremuan. Bisitarien okerren baten ondoren eta neurketaren azken uneetan, Hugo Barnetok taldea aurretik jarri zuen berriro burukada on baten ondoren.Horrela bada, azken txistua eta hiru puntuak etxean geratu ziren. Hurrengo erronka dinamika onean dagoen SD Indautxu izanen da.
Orioko FT 1-4 A Infantila (Ohorezko Infantila, 11. Jardunaldia)
Ohorezko Infantil mailako jardunaldi aurreratua jokatu genuen Orion. Uritz Ansoaldek zuzentzen duen taldearen beste garaipen bat, gauzak oso ondo egiten ari zen aurkari baten aurka. Talde urdina jokoan nagusi izaten saiatu zen hasiera hasieratik baina zehaztasun handirik gabe, ordea, area barruan jokaldi bat egin ondoren aurretik jarri ginen. Beste gol batek, oraingoan bere atean, emaitza 0-2koa izatea eragin zuen atsedenaldian. Dinamika bera bigarren zatian, baina Oriotarrak lehenengo zatian baina gehiago iritsi ziren. Antiguokoren 0-3koaren ondoren, oriotarrek aldea murriztea lortu zuen. Ordea, berehala iritsi zen azken 1-4koa. Hurrengo erronka, bi aste barru, Donostiako Igeltegiren aurkakoa izango da.
Alebina 5-4 Pasaia KE (Alebina, 4. Jardunaldia)
Partida zirraragarria igandean 12: 00etan Berion bizi izan zena. Etxeko taldea joko onarekin hasi zen, baina ezin izan zuen markagailuan aurrea hartu zenbait aukera huts egin ondoren. Partidaren lehen zatian, pasaitarrak izan ziren markagailuan aurrea hartu zutenak, 0-3ko emaitzarekin. Ondoren, Sergioren mutilek markagailua berdindu zuten eta emaitza honekin, partida asko ireki zen eta Berioko mutilek lehen aldiz aurrea hartu zuten neurketan, bisitariek 4-4koa berdinduz handik gutxira. Urdinen azken golak hiru puntuak etxean geratzea ekarri zuen, azken 5-4koa ipiniz.

