
Ohorezko Maila 0-0 Zumaiako FT (Emakumezkoen Ohorezko Maila, 10. Jardunaldia)
Antiguoko emakumezko sekzioko lehen taldeak ez zuen punturik lortu Zumaiarren aurka. Alberto eta Imanolen jokalariek Mariñoren aurka jokatuko dute asteburu honetako partida. Garaipenik ezagutu gabe darabilten dinamikari amaiera eman nahi diote aste honetan bertan eta horretarako, neskak gogor dihardute lanean astean zeharreko lan saioetan.
Martutene KE 0-6 Gorengoen Maila (Gorengoen Maila, 9. Jardunaldia)
Asteburu honetan Martutenen aurka jokatuko partida benetan borobila izan zela esango genuke dudarik gabe.Hasieratik amaierara, nagusitasuna erakutsi zuten geure bigarren taldeko jokalariek fase guztietan, emaitzaren isla izan zena. 7 garaipen eta bi berdinketa dira taldearen balantzea lehen itzuli eta horrek sailkapeneko lehen postuan kokatu ditu. Asteburu honetan erronka berri bat Berion: Irauli Bosteko.
Ohorezko Kadetea +5-0 Urnieta KE (Emakumezkoen Ohorezko Kadetea, 8. Jardunaldia)
Goranzko dinamikan jarraitzen duen beste talde bat Cotik zuzentzen duen Ohorezko Kadetea da. Beste garaipen bat oraingoan Berion, ohorezko kadeteek lortu zutena. Joan den asteburuan Cesar Beniton Intxaurdiren aurka estropezu egin ondoren, garaipenaren bidera itzultzea lortu dute. 4 garaipen, 2 berdinketa eta porrot bat da talde urdinaren balantzea.
Ohorezko Infantila 2-0 Goierri Gorri (Ohorezko Infantila Txapelketarako fasea, 1. Jardunaldia)
Igande goizean garaipena La Sallen Goierri Gorriren aurka lortutakoa. Txapeldunen fase berriko lehen partida zen, lehen fasean Añorgarekin berdinduta geratu ondoren. Ondo hasi da taldea ligaxka berri honetan. Asteburu honetan erronka berri bat Intxaurdiren aurka.

