PARTIDU GARRANTZITSUAK ASTEBURU HONETAN

GAZTEEN NAZIONAL MAILA 

Bisita berezia beti Zubietako kirol instalakuntzetara egin ohi duguna, Errealaren aurka jokatu dugun Nazional mailako 14. Jardunaldian. Egia esatearren bi taldeak ez gatoz geure sasoirik onenean, guk azkeneko bost partidetatik bakarra atera dugu aurrera, CD Getxoren aurkakoa hain zuzen ere. Ordea txuri urdinek ere ez dute oso dinamika ona eta liga hasiera bikain bat egin ondoren, azken hiru partidetan porrota jasan dute eta beraz, sailkapenean ere behera egin dute hirugarren postuan kokaturik daudelarik. Ondotxo dakigu horrelako agertoki batean oso lehiakorrak izan behar garela punturik atera nahi badugu eta ziur horrela izango dela. Lerro hauetatik jarraitzaileoi deiadar egiten dizuegu Zubietara joan zaitezteen taldea animatzera. Denon artean garaipena etxera.


Partida larunbatean, arratseko 15:30 tan Zubietako Kirol Instalakuntzetan.


GAZTEEN EUSKAL LIGA

Lesakan garaipen benetan beharrezko bezain garrantzitsua erdietsi genuen eta taldeak pixkanaka bada ere, arrisku pustuetatik ihes egin nahi du. Aukera ona dugu larunbatean bigarren garaipen bat eskuratu eta sailkapenean gora egiteko, honek ekarriko lukeen lasaitasun eta indarrarekin, noski. Aurrean Urdaneta talde bizkaitarra izanen dugu eta hauek garaituz gero, puntu bakarrera kokatuko ginateke. Honelako taldeak ez dira batere errazak izaten baina erakutsi dugu gehienbat etxean, edozein aurkariri aurre egin diezaiokegula. Bada, partida interesgarria eta garrantzitsua geure hirugarren taldeak duena. Zuekin gaude, mutilak.


Partida larunbatean, arratseko 15:30 tan Berioko Futbol Zelaian.


KADETEEN EUSKAL LIGA

Ikerrenek garaipen itzela lortu zuten pasa den larunbatean Kostkas KEarekin jokatu zen derbian eta beraz, indarberrituta dagoen geure Euskal Liga Kadeteko taldeak ez du batere partida erraza izango Iparralde futbol zelaian jokatzen duen SD Indautxuren aurka. Bilbotarrak indartsuak dira oso haien zelaian eta zailtasunez betetako partida espero dugu. Taldea bigarren postuan egonkorturik agertzen da sailkapenean eta jarraian laugarren garaipena lortzeko gogo biziz dago. Asko esatea da hori baina benetan taldea maila onean ari da oso azken asteetan. Arratsalde ona izan dezazuela, mutilak.


Partida larunbatean, arratseko 19:30 tan Iparralde futbol zelaian.


OHOREZKO KADETEA

Aurreko asteko atsedenaren ostean, bueltan dugu geure Ohorezko kadeteko taldea. Ederki etorri zaie mutilei ziur atsedena eta berriro ere txapelketari berrekiteko gogo handiak dituzte Gorka Andres entrenatzaile duen taldeak. Partida bikaina dute larunbatean eta helburua azken bi porrotak atzean uztea da eta orain arte izan den bezala, beste emaitza dinamika on bati ekitea izango da. Aurkaria Real Unión irundarra izango da, beti maila honetan goiko postuetan kokatuta egoten den klub historikoa. Partida oso lehiatua eta maila handikoa izango da argi eta garbi eta beraz benetan aproposa txapelketari berriro martxa emateko. Zorte ona izan dezazuela, mutilak.


Partida larunbatean, eguerdiko 12:00 tan Berioko futbol zelaian.


OHOREZKO INFANTILA

Ohorezko Infantil aurreko asteburuan jokatu zuen Orion jardunaldi honi zegokion partida eta beraz, jai dute aste honetan. Merezitako atsedena lehen fase bikaina egiten ari den taldearentzat. Ongi pasa jai egun hauek.


INFANTIL TXIKIA

Partida bikaina ere geure gaztetxoenek Berion izango dutena larunbata goizean. Aurkaria Martutene KE izango da, geu bezalaxe orain arte jokatu diren hiru partidetan garaipena eskuratu duen taldea. Beraz, esan dezakegu lidertzan mantentzea dagoela jokoan eta berau ez da erronka makala izango. Aurreko astean hauek ere atsedena izan ostean, taldea gogoz aritu da lan saioetan partida honi begira eta beraz, norgehiagoka ederra espero dugu. Jarrai ezazue orain arte bezala, mutilak.


Partida larunbatean, goizeko 10:30 tan Berioko futbol zelaian.