BUELTAN GAUDE

OHOREZKO ERREGIONAL MAILA
Ez dago ez bere onenean geure emakumezko lehen taldea baina atzera begiratu barik, aurrera doaz aste egunetako lan saioetan eta dagoeneko igandeko partida garrantzitsuari begira jarrita dituzte begiak geure neskek. Aukera ona dugula dirudi aspalditxo lortu ez ditugun hiru puntuen zaporea berriro ere dastatzeko, puntu beharrean dagoen Bergara KEaren aurkakoan. Azken sailkatua da debagoiena eskualdeko taldea eta beraz, kinka larrian eta puntu behar dezenterekin etorriko zaizkigu Beriora. Animo neskak, aste honetan berriro ere hiru puntuak poltsikora.
Partida igandean, arratseko 15:30 tan Berioko futbol zelaian.
GORENGOEN MAILA
Gustoko dugun derbia Berion larunbatean lidertzan sendo ageri diren geure bigarren taldeko jokalarientzat. Gustagarria da honelako partidak jokatzea eta kasu honetan kide diren Santo Tomas Lizeoko neskekin neurtuko ditugu indarrak. Partidarik galdu barik gaude sailkapeneko lehen postuan, bikaina izaten ari den denboraldi honetan eta bide berdinetik jarraitzea da erronka lehen fase honetan. Ikaskuntza handia izaten ari da eta asko hazi dira jokalariak orain arte, futbolak eskaintzen dituen esparru guztietan eta beraz, ezin diogu bainarik jarri egiten ari garen lanari. Segi disfrutatzen eta baita disfrutarazten ere neskak.
Partida larunbatean, arratseko 19:30 tan Berioko Futbol Zelaian.
OHOREZKO KADETEA
Ohorezko Kadeteak, Euskadiko Selekzioak egin duen deialdiaren baitan atzeratu egin du txapelketarako fase honetako lehen jardunaldia. Oraindik ez dago data berria ezarrita eta hala denean informazioa eskuragarri izango duzue web atari honetan, Aloña Mendi KE oñatiarren aurkako estreinuko jardunaldi honetako jokatu den partidari dagokiona.
OHOREZKO INFANTILA
Kadeteen antzera, geure ohorezko infantilek ere atzeratu egin dute euren liga txapelketako partida, deialdi autonomikoak direla eta. Lehen aipatu dugun moduan, data berria ezartzerakoan partidari buruzko informazio guztia eskuragarri izango duzue geure web atarian, kasu honetan SD Eibarren aurka dugun norgehiagokari buruzkoa.

