
ERREGIONALEN OHOREZKO MAILA
Lagun Onak CDko azpeitiarrak bisitatuko ditu geure lehen taldeak larunbatean. Azken hiru partidetan egindako lan ona puntuetan izan du saria eta horrela jarraitu nahi da. Benetan interesgarria litzateke bi garaipen jarraian lortu ahal izatea sailkapenean urrats sendo bat emateko, taldeak behin eta berriz bilatzen duena. Horrela, bada, taldeak modu positiboan hasi du 2023a, eta hori berretsi nahi du etxetik kanpo garaipena lortuz, taldea are gehiago hazteko urtarrila on honetan. Segi horrela, neskak.
Partida larunbatean 17: 45ean Garmendipeko anexoan (Azpeitia).
GORENGOEN MAILA
Pasa den astean Hondarribia FE taldearen aurka jokatutako partida handiaren ondoren, zailtasunez beteriko beste partida bikain bat izango du zain geure bigarren taldeak.Geurekin lehian dagoen eta hirugarren sailkatua den Dunboa – Eguzki CD A taldearen aurka neurtuko baititu indarrak. Noski, geure taldeak denboraldi borobila darama eta ez dugu zalantzarik asteburu honetan ere maila bikaina erakutsiko duela. Partida ederra izango dugu igande arratsaldean La Sallera inguratzen den zaletuarentzat. Animo neskak.
Partida igandean 16: 00etan La Sallen.
KADETEEN OHOREZKO MAILA
SD Eibarren aurka jokatuko dute Ohorezko Kadete Ligako gEure jokalariek txapelketa faseko seigarren jardunaldia, talde indartsua eta aurkezpen handirik behar ez duena da eibartarra. Cotik zuzendutako taldeak bost garaipen lortu ditu bigarren fase honetan eta, egia esan, harrotasunez eta poztasunez betetzen gaitu jardunaldi bakoitzean erakusten ari diren mailak. Talde armaginaren aurkako goi mailako partida beraz, norgehiagokari aurre egiteko berme handiko taldea dena. Partida handia espero da beraz Berion.
Partida larunbatean 12: 10ean Berioko futbol zelaian.
OHOREZKO INFANTILA
Antzuolara bisita Bergara KEren aurka jokatzeko, txapelketako faseko jardunaldi honetan hiru puntuak lortzeko aukera berri honetan. Mahoneroek geuk baino puntu bat gutxiago dute, eta, beraz, garrantzitsua iruditzen zaigu bertan jokatuko dugun neurketa. Gogotsu dago taldea Rezolako porrotaren eta aurreko asteburuan izandako atseden astearen ondoren. Eutsi horri, neskak.
Partida 11: 00etan Eztala zelaian (Antzuola).

