ERREGIONALEN OHOREZKO MAILA

Aurreko asteburuan inauteri egunak zirela eta atsedenaldi batez gozatu ondoren, geure lehen taldea zelaiera itzuliko da. Taldea dinamika onean murgilduta dago eta ez du porrotik izan azken lau jardunaldietan, hiru garaipeneko balantzearekin eta berdinketa batekin Azpeitian. Beti Gazte KJKEko nafarrak hartzen ditugu etxean, gaur egun geureak baino postu bat baxuagoan daudenak, bederatzigarren postuan kokatuz. Partida aproposa izan daiteke sailkapenean postuak igotzeko aukera probesteko. Aupa neskak.


Partida larunbatean 19: 25ean Berioko futbol zelaian.

 

GORENGOEN MAILA

Igoera fase zirraragarri bat hasiko da geure bigarren taldearentzat Orion kokatzen den Mendibeltz zelaian. Taldeak lehen postuan amaitu zuen lehen fase bikainaren ondoren, geure jokalarientzat benetako interesa eta emozioa duten jardunaldiak datoz, eta orain arte erakutsitako mailari eustea izango dute helburu. Logikoa denez, liga berri honetan aurkari guztiak oso baina oso zailak izanen dira eta, beraz, lan-saioetan aurrerapausoak ematen jarraitu beharko dugu, ligako hitzorduak ahalik eta ondoen prestatzeko. Lehen geltokia, Orioko FT bere herrian.


Partida igandean 17: 45ean Orioko Mendibeltz futbol zelaian.

 

OHOREZKO KADETEA

Oiartzun KE taldearen aurkako partida data berrira atzeratu da Almerian jokatzen ari den selekzio konpromezuengatik.


OHOREZKO INFANTILA

SD Eibar SAD taldearen aurkako partida data berrira atzeratu da Almerian jokatzen ari den selekzio konpromezuengatik.