ZARAUTZ KE 2 – 1 B JUBENILA (GAZTEEN MAILA NAZIONALA)

Asti bisitatzea ez da erraza izanen inoiz eta horrela izan zen larunbatean jokatutako partidan ere. Taldeak ondo lehiatu zuen, etxean benetan indartsu diharduen aurkariaren aurka, eta partidako momentuko xehetasunak probestu zituzten zarauztarrek garaipena lortzeko, geure bigarren taldea saririk gabe utzita. Altxatzea tokatzen da beraz eta Berion Barakaldori harrera egiteko prestatzea, jokoan dagoena hiru puntu baino zerbait gehiago izango direlarik.

 

 

C JUBENILA 2 – 0 LAKUA CD (GAZTEEN EUSKAL LIGA)

Partida oso parekatua izan zen larunbat arratsaldean Berion bizitakoa, batez ere lehen 20 minutuetan, non aukerak bi ateetan ematen ziren. Talde urdinak, behin markagailuan aurretik, beste bat sartzea lortu zuen oso momento gutxian, atsedenaldia baino lehen markagailua 2-0 isteko. Bigarren zatia etxeko taldearen bakarrizketa izan zen markagailua handitzeko hainbat aukera izanik, baina ezin izan zuten bat bera ere eraldatu. Partida bikaina eta urrezko hiru puntu, dagoeneko hurrengo partidan pentsatzen dagoelarik taldea, hots, Basconia CDren aurka etxetik kanpo jokatuko dena.

 

 

A KADETEA 5 – 0 DURANGOKO KULTURALA (KADETEEN EUSKAL LIGA)

Merezitako garaipena eta beharrezko puntuak. Taldeak bazekien partida zinez garrantzitsua zela, eta horren harira bikain erantzun zuen. Hasiera parekatua izan arren, lehen zatiko erdialdean partida desorekatzen hasi zen eta Antiguoko aukerak sortzen. Horietako batean Danel Aramburuk atezaina gainditu eta gol garrantzitsu bat sartu zuen.

 

Bigarren zatian etxekoen nagusitasuna handitu egin zen eta Danelen beste bi gol zein Barnetok eta Marc-en gol batekin 5-0 sendo bat lortu zen. Pena handiena, zalantzarik gabe, Indarren lesioa izan zen partidako azken jokaldian. Lehen fasea bukatzeko bi partidu falta direnean, taldeak ahalik eta ongien amaitzeko lanean dirau.

 

 

B KADETEA +5 – 2 ANTIGUA LUBERRI KE (OHOREZKO KADETE MAILA)

Kadete A Mailako partidaren aurretik, Berion Ohorezko Kadetearen Ligako hamaseigarren jardunaldia jokatu zen. Arerioak, Berion diharduen Antiguako taldeak, aurre egin zion partidari lehen zatian, eta 4-2ko emaitzarekin talde urdinaren alde, atsedenaldiko txistura iritsi ginen. Hala ere, bigarren zatian aldea nabariagoa izan zen bi taldeen artean, eta honek emaitza handitzea eragin zuen. 2008ko belaunaldiak duen hurrengo erronka Hernanin izanen da, Zubipen.

 

 

A INFANTILA 4 – 0 DANENA KE (INFANTILEN OHOREZKO MAILA, TXAPELKETARAKO FASEA)

Txapeldunen fase berriko lehen partida zen Infantil A taldearentzat. Partida hasierako minutuetan egia esatearren ez zen aukera garbirik egon. Ordea eta minutuak aurrera joan ahala, talde urdina kanpotarren areara hurbiltzen hasi zen, penalti baten ondoren markagailua irekitzea lortuz. Atsedenaldira iritsi aurretik 2-0eko emaitzarekin itxi zuen markagailua. Aldaketek sakontasun handiagoa eman zioten taldeari, aukera gehiago izanaz, eta kanpoko taldeak ez zuen inolako arrisku egoerarik sortu. Bigarren zatian beste bi izan ziren markagailua itxi zuten golak talde urdinarentzat, merezitako 4-0ekoarekin. Hurrengo erronka, Anaitasuna CDaren aurka, San Juanen,  agertoki benetan zaila dena.

 

 

B INFANTILA +5 – 0 INTXAURRONDOKO INTERNAZIONALA (INFANTIL TXIKIA, SAILKAPEN FASEA)

Partidaren lehen uneetatik ikusi zen talde urdinak nagusitasun argia zutela Matigotxotegin jokatzen duten taldearen aurrean. Sailkapen faseko zortzigarren jardunaldia zen, non geureak lider postuan mantentzen diren. Eneko Arnedoren mutilen hurrengo erronka Martutene KE izango da, sailkapenean bigarren sailkatua dena.